Karst-a: Uraren bidean barrena
Irteera
Udalak hidrogeologo bat gonbidatuko du inguruko akuifero karstikoek gordetzen duten lurrazpiko uren garrantziaz jorratzeko. Horretarako, menditik bisita gidatu bat egingo da Baltzolako kobetatik zehar azalpenak emanez eta inguruko geologia aztertuz. Lurrazpiko uren kontserbazioa beharrezkoa da izaki bizidun guztiontzat.
Horrez gain, klima aldaketa dela eta, lur-gainazaleko uren kantitatea eta kalitatea murriztuz doa eta lurrazpiko urak ezinbestekoak dira gizakion ur-hornidura bermatzeko. Horregatik, bisita gidatu honen helburua Dimako akuifero karstikoen sorrera eta ezaugarriak ezagutzea da.
Alde batetik, Baltzolako kobek osatzen duten sistema karstikoaren sorrera azalduko da, hau da, testuinguru geologikoa, fosilak, geomorfologia… Bestetik, karstaren ezaugarriak, sorrera eta dinamika jorratuko dira eta, azkenik, akuiferoen funtzionamendua, zaurgarritasuna, uren jatorria eta ibilbidea… azalduko da.
Organizadores
Dimako Udala
Colaboradores
Inma Mugerza doktorea
Localidad
Dima
Lugar
Bizkaia
Tematica
Año
2025
Fecha Inicio
Translation id
68899
Hora inicio
10:00:00
Hora Fin
13:00:00
nid
24518
Ubicacion
Indusi