Skip to main content

2025eko-edizioa

ASTEKLIMA 2025

Urriaren 17tik 26ra, milaka pertsonak parte hartu zuten Euskadiko Klima eta Energiaren Astean, eta dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartzen zituzten jarduera programa zabalaz gozatu ahal izan zuten.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatu du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin. 

138

Actividades

 

46

Entidades
Locales

43

Otras
Entidades

Ekitaldiak

17/10/2025 - Bilbao

Kutsatutako Lurrei buruzko Autonomia Erkidegoen XV. Foroa

Foro hau bilera informal gisa sortu zen, eta Euskadik hirugarren aldiz hartu du bere gain antolaketa. Aurreko bi edizioak 2010ean eta 2011n egin ziren. Bi helburu nagusi ditu: lur kutsatuei buruzko ezagutza eta esperientziak partekatzea (metodoak, praktikak, aurrerapenak, berrikuntza, legedia aztertzea, benchmarking-a) eta autonomia-erkidegoen arteko lankidetza sustatzea.

17/10/2025 - Gorliz

Birziklatutako materiala erabiliz musika-tresna sortzea

Ikasleek birziklatutako materiala oinarri hartuta musika-tresna bat egiten ikasiko dute. Gitarra bat sortuko dute. Prozesuaren zehar, gure kontsumo-ereduak eta sortzen dugun hondakin-kopuru handiak ingurumenean eta bereziki klima-aldaketan duten inpaktuaz jabetuko dira.
17/10/2025 - Donostia-San Sebastián

Latires erakusketa

Nisa Goibururen erakusketa-proiektuak, naturarekiko dugun loturari buruzko geldialdi eta gogoeta gune bat irekitzen digu. Poesiaren eta pinturaren uztarketaren bidez, artistak gogorarazten digu lurrarekin bereizezinak garela eta, klima-aldaketak markatutako une honetan, bere erritmoak entzutea inoiz baino premiazkoagoa dela. Izenburuak bizidun oro zeharkatzen duten pultsuak aipatzen ditu —giza taupadak, haizearen xuxurlak, itsasoaren olatuak, urtaroen zikloa— funtsezkoarekin berriro konektatzeko eta oreka horren hauskortasunaz jabetzeko deialdi gisa.
18/10/2025 - Donostia-San Sebastián

Udazkeneko arte laborategia

Naturan oinarritutako tailer artistikoa. Urtaro bakoitzak eskaintzen dizkigun elementuak baliatuko ditugu gure obrak sortzeko.
Material naturalak erabiltzearen ondorioz, bizi dugun errealitate fisikoaz eta kontsumitzen ditugun produktuez hausnartuko dugu, jatorria, iraunkortasuna eta eragin ekologikoa zalantzan jarriz.
Udazkenean txirikordatzeko teknikekin esperimentatuko dugu, geure saskia sortzeko.
18/10/2025 - Donostia-San Sebastián

Kabikutxa: Uliako hegaztientzako etxeak

Ulia mendian hegazti askok zailtasunak dituzte habiak egiteko, gero eta gutxiago direlako zuhaitzetako eta eraikinetako zulo naturalak. Kabikutxek irtenbide erraza eskaintzen dute: espezie bakoitzari egokitutako gordeleku txikiak.