Skip to main content

2025eko-edizioa

ASTEKLIMA 2025

Urriaren 17tik 26ra, milaka pertsonak parte hartu zuten Euskadiko Klima eta Energiaren Astean, eta dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartzen zituzten jarduera programa zabalaz gozatu ahal izan zuten.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatu du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin. 

138

Actividades

 

46

Entidades
Locales

43

Otras
Entidades

Ekitaldiak

26/10/2025 - Lantarón

Klima Azoka Sobron

Klima Azoka esperientzia interaktibo bat da, herritarrak klima-aldaketaren aurrean jarduteko beharraren inguruan mobilizatzeko, hezteko eta kontzientziatzeko sortua. 7 karpa tematiko ditu, eta bakoitzak ekintza klimatikoaren alderdi ezberdinak lantzen ditu. Jokoen eta dinamiken bidez, parte-hartzaileek klima kontzeptu nagusiak barneratzen dituzte eta borroka klimatikoan laguntzeko modu zehatzak ezagutzen dituzte.

26/10/2025 - Donostia-San Sebastián

Gure hamaiketakoek ez dezatela ingurumena puskatu

Jarduera egin baina aste bete lehenago hamaiketako orduan sortzen den zabor guztia bilduko dugu. Bai zabor organikoa eta baita edukiontzi eta plastikoak. Jarduera egunean bildutako zabor guztia patioan pilatuko dugu ikasleek ikus dezaten astebeteko hamaiketakoek zenbat zabor sortzen duten. Hori ikustean ikasleei ausnarketa bat egitera bideratuko ditugu eta zaborra gutxitzeko bideak eta ideiak esatera animatuko ditugu.
26/10/2025 - Urkabustaiz

Berrerabiltze tailerrak

Hiru tailer egingo dira: Berrerabilgunean dauden aldizkari eta entziklopedia zaharrekin kolajea egitea, liburu zaharretako markoekin lore-prentsa bat sortzea eta DVD kaxekin mahai-joko bat egitea.
26/10/2025 - Eibar

Espezie exotikoak, basoak eta klima-aldaketa

Inbasiozko espezie exotikoen (EEI) kontrol jardunaldia eta ondoren leheneratzen ari diren lurretara bisita, baso-ekosistemen erantzunak klima-aldaketaren aurrean nola funtzionatzen duten azaltzeko. Basoetan EEIren rola eta klima-aldaketaren gaineko eragina aztertuko da, aldi berean espezie batzuk kontrolatuz, zuhaitz hila zuzen eta lurrean sortuz; baso helduen karbono-erreserbak. Halaber, Pagaegikorta proiektua bisitatuko da, bigarren urtean dagoena, eta basoen eginkizuna aztertuko da gaur egungo aldaketa globalaren testuinguruan.

26/10/2025 - Gorliz

Reziklantes ikuskizuna

Ikuskizuna hondakinetatik berreskuratutako materialekin egindako musika-tresnekin. Prozesuan zehar, gure kontsumo-ereduak eta sortzen dugun hondakin-kopuru handiak ingurumenean eta bereziki klima-aldaketan duten eraginaz jabetuko dira.
26/10/2025 - Alkiza

Biodibertsitatea eta etorkizuna: erronka partekatuak

Fagus Alkiza interpretazio zentroak, UEUren laguntzarekin, dibulgazio jardunaldiak egingo ditu datorren urriaren 25ean eta 26an. Jardunaldi hauen xedea da herritarren kontzientziazioa sustatzea eta adieraztea biodibertsitatearen zaintza gure esku dagoela, erronka kolektibo eta partekatu gisa ulertuta. Alkizako Udalak urteak daramatza ingurumenaren alde lanean, eta jardunaldi hauek ildo horretan beste urrats bat izango dira.