Skip to main content

2021eko edizioa

ASTEKLIMA 2021

2021eko edizioa

2021eko irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean, klima-ekintzak Euskadiko bazter guztietara iritsi ziren, ASTEKLIMA Klima eta Energiaren Astearen bigarren edizioarekin.

61 udalen, mankomunitate baten, administrazio-batzorde baten, zenbait elkarteren eta sektore pribatuaren klima-ekintzarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu dira –lehenengo edizioan 64 antolatu ziren–. Besteak beste, nabarmentzekoa da ‘Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko agente anitzeko lankidetza’ PreCOP26ren ekitaldi ofiziala, 300 parte-hartzaile baino gehiago izan zituena eta Euskadiko klima-aldaketaren proiekturik handienaren aurrerapenak erakutsi zituena.

Informazio gehiago

200

EKITALDI

 

61

UDALERRI

Ekitaldiak

02/10/2021 -

Loiolako araztegira bisita

Klima aldaketaren ondorioetako bat uraren zikloaren aldaketa da, baita hirietan ere. Loiolako araztegira egindako bisita honetan, etxeko eta industriako hondakin-urei eta euri-urei egiten zaizkien saneamendu-instalazioak eta -tratamenduak ezagutuko ditugu, itsasora isuri aurretik. Era berean, tailer didaktiko bat egingo dugu, manipulazioan eta esperimentazioan oinarritua, saneamendu-prozesu bakoitzak eskalan nola funtzionatzen duen jakiteko.
02/10/2021 -

“Hegaztiak nondik nora” tailerra

Ekitaldiaren helburua Ahoarekin gauza asko esaten ditugu eta hegaztiek beraien mokoekin ere, eta ireki ere egin gabe! Zatozte gurekin hegaztien eguna ospatzera eta ezaugarri erraz batzuk kontuan hartuta hegazti mota desberdinen bizitzako abenturak ezagutuko ditugu. Horietako batzuk arriskuz beterik daude gainera...
02/10/2021 -

“O menino e o mundo” filma

“O menino e o mundo” elkarrizketarik gabeko animazio-pelikularen proiekzioa. Haur bat bere familiarekin bizi da Brasilgo landa eremu idiliko batean, bere aitak hirira lanera joan behar duen arte. Aita aurkitzeko asmoarekin, haurrak bidaia bati ekitea erabakitzen du, teknologiaz, makinez eta hedabideez kontrolatutako beste mundu bat deskubritzera eramango duen abentura zoragarri bat.
02/10/2021 -

Berango Hiri-mugikortasun jasangarriaren alde

Helburua

Berangoko biztanle guztiak sentsibilizatzea hiri-mugikortasun jasangarri batean. Trafikoaren eta ibilgailu pribatuaren erabileraren ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzea.
02/10/2021 -

Klima Aldaketa, Plastikoen erabilera eta Birziklatzea. Jar Dezagun gure Hondar-Alea.

Helburua

Ekitaldiaren helburua hau da: plastikoen erabilerak eta zaborren kudeaketak klima aldaketan duten eragina ezagutaraztea eta guk geuk, egunerokoan, nola hobetu dezakegun aztertzea, bai maila teorikoan bai praktikoan.

Ekitaldiaren Egitaraua.

Eguna: 2021/10/02, Larunbata Non: Uria Auzoa — Errigoiti Ordua: 11:00 — 14:00 11:00 — 12:00
  • Hitzaldia:: Zergatik eta zelan gutxitu plastikoak?
    • Hizlariak: Nasty de Plastic-eko kideak
02/10/2021 -

Energiarekin Jolasean (tailerra-erakusketa)

Tailer honetan, etxean eraginkorragoak izateko eta energia berriztagarriak errezago aprobetxatzeko jarduera egingo da jolasen eta erakusketa baten bidez. Doakoa izango da. Erakunde antolatzailea: Ekoetxea Azpeitia Iraupena: Egun erdia : 10:00-13:30 Kokapena: Ekoetxea Azpeitia (Gipuzkoa) Harremanetarako pertsona: Parte hartu nahi duen edonorentzat. Izena emateko helbide elektronikoa: museo@ingurugiroetxea.org