Skip to main content
     

Berango Hiri-mugikortasun jasangarriaren alde

Helburua

Berangoko biztanle guztiak sentsibilizatzea hiri-mugikortasun jasangarri batean. Trafikoaren eta ibilgailu pribatuaren erabileraren ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzea. Bizikletaren erabilera sustatzea, bere onura guztiak indarrean jarriz, bai ingurumenari dagozkionak eta baita osasunari eta alde sozialari lotutako (auto pribatuaren erabilera murriztea, istripuak murriztea eta hiri-segurtasuna hobetzea, berotegi-efektuko gasak murriztea, jarduera fisikoa hobetzea sedentarismoa eta antsietatea murriztea eta abar). Bizikleta martxarekin, nahiz bide-hezkuntzako tailerrekin segurtasuna eman eta ibilbide ezagun eta seguruak erraztu nahi dira, udalerri barruko eguneroko joan-etorrietan egon daitezkeen arrisku-egoerak ahal den neurrian identifikatuz eta ezabatuz. Horrela, ohitura osasungarriak hartzea bultzatu nahi da, eta bizikletaren erabilera indartu Berangoko herri barruko joan-etorrietan: eskolara, metrora, erosketak egitera, etab.

Egitaraua

10:00- Bizikleta ibilbidea Berangoko herritik zehar11:00-14:00: bide-hezkuntzako tailerrak, gynkanaz girotuak eta gurpil gaineko trebetasun-probak11:00-14:00: Bizikleta eta patinete elektrikoen probaketa Erakunde antolatzailea: Itsasondoko udala Harremanetarako pertsona: Izarra Elortegi Iraupena: Iraupena: egun erdia, 10:00-14:00 Kokapena Moreaga Parkean eta herri osotik zehar Nori zuzendua: Herritar guztientzat irekia. Familia-ekimena da, eta adin txikikoek, gazteek eta helduek har dezakete parte, bakarrik edo familian. Webgunea: www.berango.net
Lugar
Bizkaia
Año
2021
Fecha Inicio
Translation id
25134
Hora inicio
10:00:00
Hora Fin
14:00:00
nid
5674
Ubicacion
Parque Moreaga de Berango y a lo largo de todo el municipio