2021eko irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean, klima-ekintzak Euskadiko bazter guztietara iritsi ziren, ASTEKLIMA Klima eta Energiaren Astearen bigarren edizioarekin.
61 udalen, mankomunitate baten, administrazio-batzorde baten, zenbait elkarteren eta sektore pribatuaren klima-ekintzarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu dira –lehenengo edizioan 64 antolatu ziren–. Besteak beste, nabarmentzekoa da ‘Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko agente anitzeko lankidetza’ PreCOP26ren ekitaldi ofiziala, 300 parte-hartzaile baino gehiago izan zituena eta Euskadiko klima-aldaketaren proiekturik handienaren aurrerapenak erakutsi zituena.
Ekitaldiaren helburua da Belandiako Administrazio Batzarraren ez-jai patronalak aprobetxatzea ekitaldi kultural seguru bat antolatzeko, beraren bidez klima-aldaketaren arazoa Batzarreko biztanle guztiei hurbiltzeko, horrela konturatu daitezen arazo global bat dela eta guztiok inplikatu behar garela haren konponbidean.
Erakunde antolatzailea:
Belandiako Administrazio Batzarra
Iraupena:
Ordubete.
Herritarrak klima aldaketaren inguruan sentsibilizatzeko eta mugiarazteko, bizikleta ibilaldia antolatu da "pedalei eragin klima aldaketa geldiarazteko" lelopean.
Zuiako txirrindulari-klubarekin elkarlanean "txirrindularitza-ibilaldi" familiarra antolatzea proposatzen da, Udalak bizikletaz ibiltzeko ibilbide seguru gisa seinalatuko dituen ordezko ibilbideak ezagutarazteko.
Ekitaldiaren helburua da txikitatik kontzientziatzea klima-aldaketak izan ditzakeen ondorioez.
Egitaraua:
Ipuin kontalaria 12:00etan.Erakunde antolatzailea:
Lezako Udala
Iraupena:
Eguna: 2021/10/03
Iraupena: ordu bat (12:00-13:00)
Kokapena:
Erabilera anitzeko pista (eguraldi txarrarekin, kiroldegian), Lezan (Araba)
Nori zuzendua:
4 urtetik gorakoak.
Bertaratuko diren kopurua:
30
Ez da beharrezkoa izena ematea.
URRIAREN 3an Bridgestone Bizikletaldia Bilbora itzuliko da AECCren (Asociación Española Contra el Cáncer/Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartea) Bizkaiko egoitzaren alde.
Bridgestone IV. Herri Bizikletaldi Solidarioaren helburua garraiobide jasangarrien erabilera sustatzea da, bizikleta eta patinen kasuan bezala.
Parte hartuz, mugikortasun jasangarria sustatuko duzu, ingurumena hobetuko duzu eta AECC GKEaren aldeko helburu sozialarekin lankidetzan arituko zara.