Skip to main content

2021eko edizioa

ASTEKLIMA 2021

2021eko edizioa

2021eko irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean, klima-ekintzak Euskadiko bazter guztietara iritsi ziren, ASTEKLIMA Klima eta Energiaren Astearen bigarren edizioarekin.

61 udalen, mankomunitate baten, administrazio-batzorde baten, zenbait elkarteren eta sektore pribatuaren klima-ekintzarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu dira –lehenengo edizioan 64 antolatu ziren–. Besteak beste, nabarmentzekoa da ‘Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko agente anitzeko lankidetza’ PreCOP26ren ekitaldi ofiziala, 300 parte-hartzaile baino gehiago izan zituena eta Euskadiko klima-aldaketaren proiekturik handienaren aurrerapenak erakutsi zituena.

Informazio gehiago

200

EKITALDI

 

61

UDALERRI

Ekitaldiak

03/10/2021 -

Ibilaldia: Altzoko habitat desberdinak eta bertako flora eta fauna ezagutzeko

Mikel Olano (basozain eta ornitologoa) eta Joseba Garmendiak (botanikaria) gidatuta Altzon barrena ibilaldi bat egingo da Erakunde antolatzailea: Altzoko Udala Data eta ordua: Data: 2021-10-03 Iraupena: Goiz osoa, 10etatik 13:30 arte Kokapena: Altzon zehar plazatik habiatuta. Altzo Nori zuzendua: Altzoko herritar guztiak eta kanpokoak ere bai Bertaratuko diren kopurua: 100 gehienez Izena eman: udala@altzo.eus
03/10/2021 -

“Maruri-Jatabe, garbi” irteera

Helburua

Bideak eta ingurunea garbi mantentzearen garrantzia.
03/10/2021 -

Niararen Bidaia (antzezlana)

Harremanetarako pertsona: Ekoetxea Meatzaldea Iraupena: Egun erdia, 12:00 Kokapena: Ekoetxea Meatzaldea (Abanto-Zierbena) Ekitaldiaren Helburua: Aldaketa klimatikoaren ondorioz gertatzen ari diren arazoak eta, batez ere, horiek nola konpondu ditzakegun, modu dibertigarri batean lantzea Nori zuzendua: 5 urtetik gorako haurrak Izena emateko helbide elektronikoa: info.meatzaldea@ekoetxea.eus
03/10/2021 -

Aldaketa globala eta landare inbaditzaileak

Tolosan eta Ibarran zeharreko ibilbide batean hainbat landare espezie inbaditzaile ikusteko aukera izango dugu. Idoia Biurrun botanikariak landare hauei buruzko hainbat ohar azalduko ditu: nondik etorri diren, nola, zein kalte ekologiko eta sozioekonomiko eragiten duten, eta zer egin dezakegun beren hedapena geldiarazteko. Bide batez, ibilbidean zehar, Idoiak inbasio biologikoei buruzko hainbat azalpen orokor eskainiko ditu, esaterako, biodibertsitatea arriskuan jartzen duten bigarren eragilea direla, aldaketa globalaren atzetik.
03/10/2021 -

Klimaren aldeko martxa eta altxorraren bilaketa

Ekitaldiaren helburua da Belandiako Administrazio Batzarraren ez-jai patronalak aprobetxatzea kirol- eta kultura-ekitaldi seguru bat antolatzeko, beraren bidez klima-aldaketaren arazoa Batzarreko eta udalerri mugakideetako biztanle guztiei hurbiltzeko, horrela konturatu daitezen arazo global bat dela eta guztiok inplikatu behar garela haren konponbidean. EGITARAUA Klimaren aldeko martxa eta altxorraren bilaketa Belandian, 2057. urteko dokumentu bat agertu da.
03/10/2021 -

“Zaindu maite duzun hori”. Irteera gidatua Laukizko flora eta fauna ezagutzeko

Helburua

Laukizko flora eta fauna ezagutzea. Zaintzearen garrantzia eta klima aldaketan duen eraginaz sentsibilizatzea Erakunde antolatzailea Laukizko Udala Data eta ordua: URRIAK 3, domeka, 11:00etan Iraupena: 90-120m inguru Nori zuzendua: Ume, gazte eta familiei Kokapena: Lauaxeta enparantzan aurrean hasiko da. Izena ematea beharrezkoa HEMEN