Skip to main content

2021eko edizioa

ASTEKLIMA 2021

2021eko edizioa

2021eko irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean, klima-ekintzak Euskadiko bazter guztietara iritsi ziren, ASTEKLIMA Klima eta Energiaren Astearen bigarren edizioarekin.

61 udalen, mankomunitate baten, administrazio-batzorde baten, zenbait elkarteren eta sektore pribatuaren klima-ekintzarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu dira –lehenengo edizioan 64 antolatu ziren–. Besteak beste, nabarmentzekoa da ‘Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko agente anitzeko lankidetza’ PreCOP26ren ekitaldi ofiziala, 300 parte-hartzaile baino gehiago izan zituena eta Euskadiko klima-aldaketaren proiekturik handienaren aurrerapenak erakutsi zituena.

Informazio gehiago

200

EKITALDI

 

61

UDALERRI

Ekitaldiak

03/10/2021 -

KAMISHIBAIA: Maiterki eta klima aldaketa (sormen tailerra)

Tailer honetan irakurketa, idazketa eta plastika teknikak erabiliz Klima aldaketaz hausnartuko da. Erakunde antolatzailea: Ekoetxea Azpeitia Iraupena: 11:00-12:30 Kokapena: Ekoetxea-Azpeitia(Gipuzkoa) Ekitaldiaren Helburua: Kamishibaia zer den ezagutu, klima aldaketaz hausnartu eta irakurketa eta marrazketa landu. Nori zuzendua: Familiei Izena emateko helbide elektronikoa: museo@ingurugiroetxea.org
03/10/2021 -

Aldaketa globala eta landare inbaditzaileak

Tolosan eta Ibarran zeharreko ibilbide batean hainbat landare espezie inbaditzaile ikusteko aukera izango dugu. Idoia Biurrun botanikariak landare hauei buruzko hainbat ohar azalduko ditu: nondik etorri diren, nola, zein kalte ekologiko eta sozioekonomiko eragiten duten, eta zer egin dezakegun beren hedapena geldiarazteko. Bide batez, ibilbidean zehar, Idoiak inbasio biologikoei buruzko hainbat azalpen orokor eskainiko ditu, esaterako, biodibertsitatea arriskuan jartzen duten bigarren eragilea direla, aldaketa globalaren atzetik.
03/10/2021 -

Niararen Bidaia (antzezlana)

Harremanetarako pertsona: Ekoetxea Meatzaldea Iraupena: Egun erdia, 12:00 Kokapena: Ekoetxea Meatzaldea (Abanto-Zierbena) Ekitaldiaren Helburua: Aldaketa klimatikoaren ondorioz gertatzen ari diren arazoak eta, batez ere, horiek nola konpondu ditzakegun, modu dibertigarri batean lantzea Nori zuzendua: 5 urtetik gorako haurrak Izena emateko helbide elektronikoa: info.meatzaldea@ekoetxea.eus
03/10/2021 -

Klima aldaketa, joko beroa? (tailerra)

Publiko orokorrari zuzendutako tailer didaktikoa da, era atseginean Klima-Aldaketak planetako leku desberdinetan bizi diren pertsonengan erogiten ari den efektuak aztertzen ditu, herritarrek burutu ditzaketen ekintzak beren efektua eta ekartzen duen ahalegin pertsonala.
03/10/2021 -

Basoaren C Zikloa

Ekitaldiaren Helburua: Basoan eta Urduñako San Vitoresen kokatutako Baso Eskola Aterpetxea Zentroan sartuz, basoko lurraren funtzioa interpretatzen ikasiko da, bai orokorrean eta bai, zehazki, C zikloari dagokionez. Tailerrerako, lurzoruen inbentarioa egiteko xedez Urduña udalerriko lurzoruetan egindako ikerketan jasotako datuak egongo dira eskura.
03/10/2021 -

Aldaketak (Tailerra)

Artearen bidezko konponbide sortzaileak erabiliz, gizakiaren eraginez ingurumenean ematen diren egoerei aurre egingo diegu.