Skip to main content

2021eko edizioa

ASTEKLIMA 2021

2021eko edizioa

2021eko irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean, klima-ekintzak Euskadiko bazter guztietara iritsi ziren, ASTEKLIMA Klima eta Energiaren Astearen bigarren edizioarekin.

61 udalen, mankomunitate baten, administrazio-batzorde baten, zenbait elkarteren eta sektore pribatuaren klima-ekintzarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu dira –lehenengo edizioan 64 antolatu ziren–. Besteak beste, nabarmentzekoa da ‘Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko agente anitzeko lankidetza’ PreCOP26ren ekitaldi ofiziala, 300 parte-hartzaile baino gehiago izan zituena eta Euskadiko klima-aldaketaren proiekturik handienaren aurrerapenak erakutsi zituena.

Informazio gehiago

200

EKITALDI

 

61

UDALERRI

Ekitaldiak

03/10/2021 -

Familientzako tailerra: Usain-belarrak landatzen biodibertsitatearen alde

Familiei zuzendutako ekintza, gure haurrei auzoa eta herria errespetatzen eta gure ingurunea zaintzen irakasteko modu ludikoa eta pedagogikoa, pertsona helduak ere inplikatuz. Hasierako helburua: "Belar gaiztoak" izeneko landareei balioa ematea: hobe da landare adbentizioak deitzea. Asfaltoaren artean hazten dira, bereziki hiriko txorkoen artean, txorko kopuru jakin batean induzitutako landaketa sortuz. Azken helburua: biodibertsitatea sortzea, pertsonak kutsatzea eta komunitatea sortzea.
03/10/2021 -

Aldaketak (Tailerra)

Artearen bidezko konponbide sortzaileak erabiliz, gizakiaren eraginez ingurumenean ematen diren egoerei aurre egingo diegu.
03/10/2021 -

Cuentacuentos musicado y cambio climático

Helburua

Ekitaldiaren helburua da Belandiako Administrazio Batzarraren ez-jai patronalak aprobetxatzea ekitaldi kultural seguru bat antolatzeko, beraren bidez klima-aldaketaren arazoa Batzarreko biztanle guztiei hurbiltzeko, horrela konturatu daitezen arazo global bat dela eta guztiok inplikatu behar garela haren konponbidean. Erakunde antolatzailea: Belandiako Administrazio Batzarra Iraupena: Ordubete.
03/10/2021 -

Pedalei eragin Klima Aldaketa geldiarazteko

Helburua

Herritarrak klima aldaketaren inguruan sentsibilizatzeko eta mugiarazteko, bizikleta ibilaldia antolatu da "pedalei eragin klima aldaketa geldiarazteko" lelopean.
03/10/2021 -

Bizikleta ibilaldia mugikortasun jasangarriaren alde

Zuiako txirrindulari-klubarekin elkarlanean "txirrindularitza-ibilaldi" familiarra antolatzea proposatzen da, Udalak bizikletaz ibiltzeko ibilbide seguru gisa seinalatuko dituen ordezko ibilbideak ezagutarazteko.
03/10/2021 -

SOS Amalurra (ipuin kontalaria)

Ekitaldiaren helburua da txikitatik kontzientziatzea klima-aldaketak izan ditzakeen ondorioez. Egitaraua: Ipuin kontalaria 12:00etan. Erakunde antolatzailea: Lezako Udala Iraupena: Eguna: 2021/10/03 Iraupena: ordu bat (12:00-13:00) Kokapena: Erabilera anitzeko pista (eguraldi txarrarekin, kiroldegian), Lezan (Araba) Nori zuzendua: 4 urtetik gorakoak. Bertaratuko diren kopurua: 30 Ez da beharrezkoa izena ematea.