Skip to main content

2021eko edizioa

ASTEKLIMA 2021

2021eko edizioa

2021eko irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean, klima-ekintzak Euskadiko bazter guztietara iritsi ziren, ASTEKLIMA Klima eta Energiaren Astearen bigarren edizioarekin.

61 udalen, mankomunitate baten, administrazio-batzorde baten, zenbait elkarteren eta sektore pribatuaren klima-ekintzarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu dira –lehenengo edizioan 64 antolatu ziren–. Besteak beste, nabarmentzekoa da ‘Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko agente anitzeko lankidetza’ PreCOP26ren ekitaldi ofiziala, 300 parte-hartzaile baino gehiago izan zituena eta Euskadiko klima-aldaketaren proiekturik handienaren aurrerapenak erakutsi zituena.

Informazio gehiago

200

EKITALDI

 

61

UDALERRI

Ekitaldiak

01/10/2021 -

Urban Klima 2050 Proiektuaren Batzorde Teknikoa

Ekitaldiaren helburua: LIFE IP Urban Klima 2050 KLIMA 2050 Estrategia hiri mailan hedatzeko proiektua da. Saio hau LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuaren esparruan egiten da, eta bere helburua da proiektuaren Batzorde Teknikoa osatzen duten pertsonak biltzea, sei hiletik behin egiten diren bileretako baterako. Urban Klima 2050 proiektuaren Batzorde Teknikoaren saioen helburua da eztabaida, interakzio eta lankidetzarako giroa sortzea. Saio konkretu honetan, lankidetzarako sinergiak bultzatu nahi dira emaitzak hedabide espezializatuetan argitaratzeko, proiektuaren baitan.
01/10/2021 -

Jardunaldia:"Klima-aldaketa, Elikadura-Burujabetza eta Feminismoa

Ekitaldiaren helburua da klima-aldaketaren eta elikadura-sistemen arteko loturak partekatzea, eta, horrez gain, ikuspegi feministarekin aztertzea.
01/10/2021 -

Klima – aldaketa eta lurraldea

Uholde-arriskugarritasunari aurre egiteko Bakioko Udalak eta URA agentziak garatuko duten proiektua nolakoa izango den azalduko da. Proiektu hau URBAN KLIMA 2050 Euskadiko egitasmoaren barruan sartuta dago.
01/10/2021 -

SCAPEROOM, Atzera egin dezakegu?

Erakunde antolatzailea: Dulantziko Udala Data eta ordua: Fecha: 2021/10/01- bi saio: 17:00 eta 18:30 Iraupena: egun erdia Kokapena: Kultur Etxea Bertaratuko diren kopurua: 24 Izena ematea: Kultur Etxea edo 945 420 704
01/10/2021 -

Hiltzaldia: Basoek historian zehar izan duten bilakaera eta klima aldaketari aurre egiteko kudeaketa kasu praktikoak

Egitaraua

Bi hizlari: - 18:30-19:30: Manu Olano, Altzoko herri-basoen inguruko gertakizunak - 19:30-20:30: Iñaki Aizpuru: nola handitu dezakegu basoek aldaketa klimatikoaren aurka eragiteko duten gaitasuna? Erakunde antolatzailea: Altzoko Udala Bertaratuko diren kopurua 65 gehienez Kokapena Batzarremuño eraikina. Altzoko Udala Izena emateko helbidea: udala@altzo.eus
01/10/2021 -

Bisita gidatuak Barakaldoko Ramón Rubial Lorategi Botanikoa (euskaraz)

Helburua

Ekitaldiaren helburua hiriko berdegune honen biodibertsitatea ezagutaraztea da, baita landareek gure ongizaterako eta planetaren osasunerako duten garrantzia ere, klima-aldaketa geldiarazten lagunduz.

Egitaraua

2021/10/01: 11:30-13:00 (euskaraz) Erakunde antolatzailea: Barakaldoko Udala Natur Gela, Ramón Rubial Lorategi Botanikoa, Barakaldo (Bizkaia) Kokapena Natur Gela, Ramón Rubial Lorategi Botanikoa, Barakaldo (Bizkaia) Izena emateko helbide edo webgunea: