Skip to main content

2021eko edizioa

ASTEKLIMA 2021

2021eko edizioa

2021eko irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean, klima-ekintzak Euskadiko bazter guztietara iritsi ziren, ASTEKLIMA Klima eta Energiaren Astearen bigarren edizioarekin.

61 udalen, mankomunitate baten, administrazio-batzorde baten, zenbait elkarteren eta sektore pribatuaren klima-ekintzarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu dira –lehenengo edizioan 64 antolatu ziren–. Besteak beste, nabarmentzekoa da ‘Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko agente anitzeko lankidetza’ PreCOP26ren ekitaldi ofiziala, 300 parte-hartzaile baino gehiago izan zituena eta Euskadiko klima-aldaketaren proiekturik handienaren aurrerapenak erakutsi zituena.

Informazio gehiago

200

EKITALDI

 

61

UDALERRI

Ekitaldiak

01/10/2021 -

Eraldaketarako Kontuak

Ekitaldiaren helburua hau da: Klima aldaketaren inguruan herritarrak sentsibilizatzea, eta bakoitzak bakarka egin dezakeenaz gogoeta egitera gonbidatzea. Saioa, ipuin eta kontakizunetan oinarrituko dago, eta hurrengo gaiak landuko dira: Kontsumo eredu ezberdinak, kliman ematen ari diren aldaketak, desazkundea, munduan zehar sortu diren ekintza eraldatzaileak, etb. Ipuin kontaketaz gain, publikoaren inplikazioa izango duen dinamika bat egingo da.
01/10/2021 -

SCAPEROOM, Atzera egin dezakegu?

Erakunde antolatzailea: Dulantziko Udala Data eta ordua: Fecha: 2021/10/01- bi saio: 17:00 eta 18:30 Iraupena: egun erdia Kokapena: Kultur Etxea Bertaratuko diren kopurua: 24 Izena ematea: Kultur Etxea edo 945 420 704
01/10/2021 -

Niararen Bidaia

Ekitaldiaren helburua hau da: Gazteak klima-aldaketak naturan duen eraginari buruz sentsibilizatzea Patata Tropikala antzerki taldeak "Niararen bidaia" izeneko antzezlana eskainiko du: antzerkia, txontxongiloak eta itzalen antzerkia tartekatuz. Erakunde antolatzailea: Orexako Udala Data eta ordutegia: Data: 2021eko urriak 1, 18:00etan Iraupena: 60 min Kokapena Ostatuko ekitaldi aretoan Nori zuzendua: Haur eta heldu orori zuzendua Izena emateko helbidea:
01/10/2021 -

“Klima aldaketa, glaziarren ikuspegitik”

Ekitaldiaren helburua: Herritarrak kontzientziatzea.
02/10/2021 -

Bizikleta zaintzeko eta mantentzeko ikastaroa

Jarduera honen helburua, klima aldaketa murrizten laguntzea da.
02/10/2021 -

Loiolako araztegira bisita

Klima aldaketaren ondorioetako bat uraren zikloaren aldaketa da, baita hirietan ere. Loiolako araztegira egindako bisita honetan, etxeko eta industriako hondakin-urei eta euri-urei egiten zaizkien saneamendu-instalazioak eta -tratamenduak ezagutuko ditugu, itsasora isuri aurretik. Era berean, tailer didaktiko bat egingo dugu, manipulazioan eta esperimentazioan oinarritua, saneamendu-prozesu bakoitzak eskalan nola funtzionatzen duen jakiteko.