2021eko irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean, klima-ekintzak Euskadiko bazter guztietara iritsi ziren, ASTEKLIMA Klima eta Energiaren Astearen bigarren edizioarekin.
61 udalen, mankomunitate baten, administrazio-batzorde baten, zenbait elkarteren eta sektore pribatuaren klima-ekintzarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu dira –lehenengo edizioan 64 antolatu ziren–. Besteak beste, nabarmentzekoa da ‘Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko agente anitzeko lankidetza’ PreCOP26ren ekitaldi ofiziala, 300 parte-hartzaile baino gehiago izan zituena eta Euskadiko klima-aldaketaren proiekturik handienaren aurrerapenak erakutsi zituena.
Ekitaldiaren helburua
Ahoarekin gauza asko esaten ditugu eta hegaztiek beraien mokoekin ere, eta ireki ere egin gabe! Zatozte gurekin hegaztien eguna ospatzera eta ezaugarri erraz batzuk kontuan hartuta hegazti mota desberdinen bizitzako abenturak ezagutuko ditugu. Horietako batzuk arriskuz beterik daude gainera...
Berangoko biztanle guztiak sentsibilizatzea hiri-mugikortasun jasangarri batean. Trafikoaren eta ibilgailu pribatuaren erabileraren ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzea.
“O menino e o mundo” elkarrizketarik gabeko animazio-pelikularen proiekzioa.
Haur bat bere familiarekin bizi da Brasilgo landa eremu idiliko batean, bere aitak hirira lanera joan behar duen arte. Aita aurkitzeko asmoarekin, haurrak bidaia bati ekitea erabakitzen du, teknologiaz, makinez eta hedabideez kontrolatutako beste mundu bat deskubritzera eramango duen abentura zoragarri bat.
Ispasterko district heating-aren eraztuna erakutsi eta zenbait udal-eraikini beroa eta ur bero sanitarioa ematen dizkien biomasa-energia ezagutaraztea da ekintza horren helburua.
Data:
Urriak 2, 10:30etan
Kokapena:
Ispasterko herriko plaza
Erakunde antolatzailea:
Ispasterko Udala
Izena eman
Tailer honetan, etxean eraginkorragoak izateko eta energia berriztagarriak errezago aprobetxatzeko jarduera egingo da jolasen eta erakusketa baten bidez. Doakoa izango da.
Erakunde antolatzailea:
Ekoetxea Azpeitia
Iraupena:
Egun erdia : 10:00-13:30
Kokapena:
Ekoetxea Azpeitia (Gipuzkoa)
Harremanetarako pertsona:
Parte hartu nahi duen edonorentzat.
Izena emateko helbide elektronikoa:
museo@ingurugiroetxea.org
Tailer zientifiko hauetan klima aldaketaren erronkan dauden faktore garrantzitsuenak landuko dira.
Erakunde antolatzailea:
Ekoetxea Meatzaldea
Iraupena:
Egun erdia, 12:00