Skip to main content

2021eko edizioa

ASTEKLIMA 2021

2021eko edizioa

2021eko irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean, klima-ekintzak Euskadiko bazter guztietara iritsi ziren, ASTEKLIMA Klima eta Energiaren Astearen bigarren edizioarekin.

61 udalen, mankomunitate baten, administrazio-batzorde baten, zenbait elkarteren eta sektore pribatuaren klima-ekintzarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu dira –lehenengo edizioan 64 antolatu ziren–. Besteak beste, nabarmentzekoa da ‘Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko agente anitzeko lankidetza’ PreCOP26ren ekitaldi ofiziala, 300 parte-hartzaile baino gehiago izan zituena eta Euskadiko klima-aldaketaren proiekturik handienaren aurrerapenak erakutsi zituena.

Informazio gehiago

200

EKITALDI

 

61

UDALERRI

Ekitaldiak

02/10/2021 -

District heating-a eta biomasa-energia Ispasterren

Ispasterko district heating-aren eraztuna erakutsi eta zenbait udal-eraikini beroa eta ur bero sanitarioa ematen dizkien biomasa-energia ezagutaraztea da ekintza horren helburua. Data: Urriak 2, 10:30etan Kokapena: Ispasterko herriko plaza Erakunde antolatzailea: Ispasterko Udala Izena eman
02/10/2021 -

Scape Room

Aretoa etorkizuneko elkargune bateko apartamentu gisa apainduta dago. Ezer ez da erosten, ezta berria ere. Jatorrian, tresna guztiek beste erabilera bat izan zuten. Koloreen araberako zabor-edukiontziak, zenbakizko giltzarrapoz itxitako edukiontzi bakoitza. Edukiontzi bakoitzean, bertan uzten diren produktuei buruzko informazioa eta objektuak izango ditugu, eta gero horiek tratatu edo erabiliko ditugu.
02/10/2021 -

Mad Science (zientzia-tailerra)

Tailer zientifiko hauetan klima aldaketaren erronkan dauden faktore garrantzitsuenak landuko dira. Erakunde antolatzailea: Ekoetxea Meatzaldea Iraupena: Egun erdia, 12:00

Kokapena: Ekoetxea Meatzaldea (Abanto- Zierbena)

Nori zuzendua: 6-11 urte bitarteko haurrak Izena emateko helbide elektronikoa: info.meatzaldea@ekoetxea.eus
02/10/2021 -

Antzelana: "Bertan kasu egin edo banoa

Ekitaldiaren helburua hau da: klima-aldaketarekin lotutako funtsezko alderdiak nabarmentzea Egitaraua: 2021eko urriaren 2an, arratsaldeko 19:00etan, Nabarnizko pilotalekuan: Antzezlana: “bertan kasu egin edo banoa” Trokolo teatro konpainiaren eskutik Erakunde antolatzailea: Nabarnizko Udala Kokapena: Nabarnizko udal pilotalekua (Bizkaia) Nori zuzendua: Biztanleria osoa Bertaratuko diren kopurua: 50 pertsona Izena emateko helbidea: udala.nabarni
02/10/2021 -

“Niararen bidaia” Umeentzako antzerkia

Helburua

Magia, antzerkia eta txotxongiloen bidez klima aldaketaren eraginaz sentsibilizatzea Erakunde antolatzailea: Laukizko Udala Data eta Ordua: Data: Urriak 2, 12:30ean Iraupena: Ordubete inguru Nori zuzendua: Ume eta familiei Kokapena retoa, hiria (lurralde historikoa) PROBALEKU – LAUKIZ – BIZKAIA Izena ematea beharrezkoa HEMEN
02/10/2021 -

Onddoak bioaniztasunaren giltzarri

Klima aldaketak basoetan eta zehazki onddoengan izan duen eragina aztertuko dugu.