Skip to main content

2026ko edizioa

ASTEKLIMA 2026

Euskadiko Klima eta Energiaren Astea 2026

Urriaren 16tik 25era Euskadiko Klima eta Energiaren Astea izango da. Bertan, milaka pertsonak jarduera-programa zabal batez gozatzeko aukera izango dutela aurreikusten da. Programa horrek dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartuko ditu lurralde osoan.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatzen du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin.

Datozen ekitaldiak

pinguino
17/10/2026 - Valdegovía / Gaubea

A ze beroa duen pinguinoak!

Pinguino familia batek etxe berri baten bila abiatuko da hartz polar baten laguntzarekin, Lur Usabiagaren obra honetan, klima-aldaketari eta planeta zaintzeari buruz hausnartzeko aukera izango dugu.
guggenheim
17/10/2026 - Bilbao

Guggenheim Bilbao Ibilbide Berdea: Museoa beste modu batera begiratzeko aukera

ASTEKLIMA 2026 dela eta, Guggenheim Bilbao Museoak bere Ibilbide Berdea ezagutzera gonbidatzen zaitu, arte garaikidearen eta ingurumen-jasangarritasunaren arteko harremana aztertzen duen 60 eta 90 minutu arteko ibilbide autogidatu batean.
AZPEITIA
17/10/2026 - Azpeitia

Barreterapia: itsasoa zure barruan hasten da

Jolasa, barreterapia, aldaketa klimatikoa eta ura saio bakar batean uztartuko ditugu. Inoiz pentsatu duzu, irribarre batekin klima alda dezakegula?
acantilados
17/10/2026 - Pasaia

Jaizkibelgo itsaslabarrak

MATER museo-ontzian itsas irteera, Jaizkibelgo itsaslabarren paisaia itsasotik ezagutzeko eta euskal kostaldeko natura- eta itsas ondarera hurbiltzeko.
Babesleku klimatikoak
17/10/2026 - Azkoitia

Babesleku klimatikoetan zehar ibilaldia eta erreka azterketa

Floreaga eta Jausoroko babesleku klimatikoetan zehar ibilaldi gidatua.
TEJIDOS
17/10/2026 - Gallarta

Moda jasangarria: tindaketa naturalak

Zatoz tindaketa naturalaren mundua ezagutzera eta eman kolorea artileari gure inguruko landareak eta bestelako baliabide naturalak erabiliz.