Skip to main content

2026ko edizioa

ASTEKLIMA 2026

Euskadiko Klima eta Energiaren Astea 2026

Urriaren 16tik 25era Euskadiko Klima eta Energiaren Astea izango da. Bertan, milaka pertsonak jarduera-programa zabal batez gozatzeko aukera izango dutela aurreikusten da. Programa horrek dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartuko ditu lurralde osoan.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatzen du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin.

Datozen ekitaldiak

RIDER
18/10/2026 - Bilbao

Ingurumen jardunaldiak Surfrider-ekin

Ozeanoaren inguruko eta bere babeserako jokuak
box
18/10/2026 - Azpeitia

Terminus: Aldaketaren Escape Box-a

Klima-aldaketa da gizarteak gaur egun duen erronkarik handiena. Lurra babesten eta kontserbatzen lagunduko duten premiazko neurriak hartu behar dira, horren mende baitago gure biziraupena.
PÁJAROS
18/10/2026 - San Milllán/Donemiliaga

Hegaztien eraztunketa zientifikoko tailerra

Tailerrean, gertutik ezagutuko dira hegaztiak sareen bidez harrapatzeko prozesua, datuen bilketa, eraztunketa eta ondorengo askapena.
pesca
18/10/2026 - Pasaia

Itsas hondakinen arrantza

Kantauri itsasoa zaintzeko jarduera parte-hartzailea, MATER ontzian talde-lanean arituz itsas hondakinak aurkitzen eta biltzen laguntzeko.
BBK Klima Abenturaren kartela
18/10/2026 - Busturia

BBK Klima Abentura: Gemen bila

Klima Abentura Urdaibaiko Biosferaren bihotzean dagoen esperientzia-parke bat da, klima-aldaketaz sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko diseinatua. Lortu 4 gema planetaren zaindari bihurtzeko.
Taller
18/10/2026 - Busturia

Tailerra: Hojarasca

Iritsi da udazkena, eta zer gertatzen da gure basoetan?