Skip to main content

2026ko edizioa

ASTEKLIMA 2026

Euskadiko Klima eta Energiaren Astea 2026

Urriaren 16tik 25era Euskadiko Klima eta Energiaren Astea izango da. Bertan, milaka pertsonak jarduera-programa zabal batez gozatzeko aukera izango dutela aurreikusten da. Programa horrek dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartuko ditu lurralde osoan.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatzen du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin.

Datozen ekitaldiak

aves
16/10/2026 - Gorliz

Gorliz dantzan, gure hegaztiak ezagutzeko eta zaintzeko

Gorlizko eta Uribe Kostako hegaztien proiektuaren ikus-entzunezkoaren aurkezpena eta emanaldia
ZINEMA
16/10/2026 - Errenteria

“ARCO” Pelikula

Klima-aldaketak eraldatutako etorkizunean, Irisek eta Arcok mundu eta garai desberdinen arteko abenturari ekingo diote.
BALCONES
16/10/2026 - Getxo

Balkoietan euri-ura biltzea

Euri-ura modu seguruan biltzen eta biltegiratzen ikasteko, biltzeko sistemak ezagutzeko eta etxera nola egokitu jakiteko tailer praktikoa.
Artoa
16/10/2026 - Donostia - San Sebastián

Erakusketa: Tokiko artoak

Artoa elementurik inportanteenetako bat izan da laborantzako eta sukaldaritzako kulturan Euskal Herriko isuri atlantikoan. Azken urteetan, ordea, labore gisa desagertzen joan eta gero, gutxiago kontsumitzen da.
LOGOEVE
16/10/2026 - Idiazabal

Euskadiko errealitate energetikoari buruzko dibulgazio-hitzaldia Idiazabalen

«Euskadiko eredu energetikoa» izenburupean, Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) teknikari espezializatuek dibulgazio-hitzaldi bat eskainiko dute, Euskadiko errealitate energetikoa eta sorkuntza berriztagarriago bat lortzeko erronka nagusiak ezagutarazteko.
Ipuinkontaketa
16/10/2026 - Azkoitia

"Nik maite dut natura" ipuin kontaketa

Naturari buruzko ipuinkontaketak 3-8 urte bitarteko haurrentzat