Skip to main content

2026ko edizioa

ASTEKLIMA 2026

Euskadiko Klima eta Energiaren Astea 2026

Urriaren 16tik 25era Euskadiko Klima eta Energiaren Astea izango da. Bertan, milaka pertsonak jarduera-programa zabal batez gozatzeko aukera izango dutela aurreikusten da. Programa horrek dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartuko ditu lurralde osoan.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatzen du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin.

Datozen ekitaldiak

Coreografías
16/10/2026 - Donostia - San Sebastián

Animalien koreografiak

Animalien ezaugarrietako bat da mugitzeko gaitasuna, baina ez dira bakarrik alde batetik bestera joateko mugitzen eta ez dute edozein moduan egiten, babesteko, edo komunikatzeko benetako koreografiak egiten dituzte.
aves
16/10/2026 - Gorliz

Gorliz dantzan, gure hegaztiak ezagutzeko eta zaintzeko

Gorlizko eta Uribe Kostako hegaztien proiektuaren ikus-entzunezkoaren aurkezpena eta emanaldia
ZINEMA
16/10/2026 - Errenteria

“ARCO” Pelikula

Klima-aldaketak eraldatutako etorkizunean, Irisek eta Arcok mundu eta garai desberdinen arteko abenturari ekingo diote.
Klima Azoka
12/09/2026 - Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena

KLIMA Azoka, Burdinjaitxo 2026an (Gallarta)

Burdinjaitxo 2026 izango dela eta, KLIMA Azokaren bosgarren eguna irailaren 12an eta 13an izango da, Gallartan. Azokak tailer parte-hartzaileak, jolasak, espazio interaktiboak, ingurumen erronkak eta material praktikoak eskainiko ditu, eguneroko ohiturei buruz hausnartzeko, hala nola mugikortasuna, energia, kontsumoa, elikadura edo hondakinen kudeaketa.

Klima Azoka en la fiesta
14/06/2026 - Amurrio

KLIMA Azoka 2026ko Araba Euskaraz ekitaldian (Amurrio)

Araba Euskaraz 2026 izango dela eta, KLIMA Azokaren laugarren eguna ekainaren 14an izango da, Amurrion. Azokak tailer parte-hartzaileak, jolasak, espazio interaktiboak, ingurumen erronkak eta material praktikoak eskainiko ditu, eguneroko ohiturei buruz hausnartzeko, hala nola mugikortasuna, energia, kontsumoa, elikadura edo hondakinen kudeaketa.

Klima Azoka en la fiesta
07/06/2026 - Santurtzi

KLIMA Azoka Euskal Eskola Publikoaren jaian (Santurtzi)

Euskal Eskola Publikoaren jaia izango dela eta, KLIMA Azokaren hirugarren eguna ekainaren 7an izango da, Santurtzin. Azokak tailer parte-hartzaileak, jolasak, espazio interaktiboak, ingurumen erronkak eta material praktikoak eskainiko ditu, eguneroko ohiturei buruz hausnartzeko, hala nola mugikortasuna, energia, kontsumoa, elikadura edo hondakinen kudeaketa.