01/10/2021 -
Ekitaldiaren helburua hau da: Klima aldaketaren inguruan herritarrak sentsibilizatzea, eta bakoitzak bakarka egin dezakeenaz gogoeta egitera gonbidatzea. Saioa, ipuin eta kontakizunetan oinarrituko dago, eta hurrengo gaiak landuko dira: Kontsumo eredu ezberdinak, kliman ematen ari diren aldaketak, desazkundea, munduan zehar sortu diren ekintza eraldatzaileak, etb.
Ipuin kontaketaz gain, publikoaren inplikazioa izango duen dinamika bat egingo da.