Skip to main content

2021eko edizioa

ASTEKLIMA 2021

2021eko edizioa

2021eko irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean, klima-ekintzak Euskadiko bazter guztietara iritsi ziren, ASTEKLIMA Klima eta Energiaren Astearen bigarren edizioarekin.

61 udalen, mankomunitate baten, administrazio-batzorde baten, zenbait elkarteren eta sektore pribatuaren klima-ekintzarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu dira –lehenengo edizioan 64 antolatu ziren–. Besteak beste, nabarmentzekoa da ‘Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko agente anitzeko lankidetza’ PreCOP26ren ekitaldi ofiziala, 300 parte-hartzaile baino gehiago izan zituena eta Euskadiko klima-aldaketaren proiekturik handienaren aurrerapenak erakutsi zituena.

Informazio gehiago

200

EKITALDI

 

61

UDALERRI

Ekitaldiak

30/09/2021 -

“Eraldaketarako kontuak”

Helburua: Klima aldaketa eta energiaren inguruan kontzientzia pizteko ipuin kontaketa didaktikoa Erakunde antolatzailea: Anoetako Udala Data eta ordua: Data: Irailak 30 Ordua: 17.30 Iraupena: 50 minutu Kokapena: Udal liburutegia (Anoeta) Nori zuzendua: 6 urtetik aurrerakoei Izena emateko helbide elektronikoa: ingurumena@anoeta.eus
30/09/2021 -

Eskuak eta plastilina pintatzeko tailerra

Helburua

Etxean fabrikatzen ikastea, etxe guztietan dauden materialak erabiliz, beti plastikoz ontziratuta eta produktu kimiko askorekin datozen eta kutsagarriak diren produktuak erabili beharrean. Erakunde antolatzailea: Lanestosako Udala Ordua: 15:30 Iraupena: Ordubete gutxi gorabehera Nori zuzendua: Herritarrak, orokorrean Bertaratuko diren kopurua: 12 Kokapena: Eskola zaharrak Izena emateko helbidea:
30/09/2021 -

Zaborra" kale antzerkia

Katiuska eta Katiluk sortzen ditugun hondakinen kantitateari eta horien ondorioei buruzko hausnarketa egingo dute kale-animazio honetan, planeta-mailan, Bakion eta, zehazki, Bakioko familia bakoitzean.
30/09/2021 -

Urban Klima 2050: agente anitzen arteko lankidetza egokitzapena Euskadin finantzatzeko

HELBURUA

Formatu hibridoa: aurrez aurrekoa Bilboko Euskalduna Jauregian / eta online (streaming bidezko emisioa, aldez aurretik izena emanda) Urban Klima 2050: agente anitzen arteko lankidetza egokitzapena Euskadin finantzatzeko. Beraren helburua da lurraldearen erresilientzia bermatzea, maila anitzeko gobernantzaren ikuspegi batez, alderi interesatu ugari bilduz, eta klima-ekintza tokiz toki aplikatuz.
30/09/2021 -

Txori eta etxeoen tailerra

Helburua

Ez da beharrezkoa jostailu garestiak ekartzea: beti plastikoz beteta daude eta kilometro asko egiten dituzte etxeetaraino iristeko, planetan oso aztarna kaltegarria utziz. Erakunde antolatzailea: Lanestosako Udala Ordua: 16:30 Iraupena: Ordubete gutxigorabehera Nori zuzendua: Herritarrak, orokorrean. Bertaratuko diren kopurua 12 Kokapena Eskola zaharrak Izena emateko helbidea: alara@alara.e
30/09/2021 -

Energia eraginkortasuna eta berriztagarriak etxean

Ekitaldiaren helburua hau da: Lizartzako herritarrak energia berriztagarrien erabileraren inguruan kontzientziatzea eta etxean eraginkortasun energetikoa hobetzeko alternatibak aurkeztea Erakunde antolatzailea: Lizartzako Udala Iraupena: 120 min. 19:00 Kokapena Udal aretoan Nori zuzendua: Lehen Hezkuntzako umeak Bertaratuko diren kopurua 20 Izena emateko helbide elektronikoa edo webgunea lizartza@lizartza.eus