Skip to main content

2021eko edizioa

ASTEKLIMA 2021

2021eko edizioa

2021eko irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean, klima-ekintzak Euskadiko bazter guztietara iritsi ziren, ASTEKLIMA Klima eta Energiaren Astearen bigarren edizioarekin.

61 udalen, mankomunitate baten, administrazio-batzorde baten, zenbait elkarteren eta sektore pribatuaren klima-ekintzarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu dira –lehenengo edizioan 64 antolatu ziren–. Besteak beste, nabarmentzekoa da ‘Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko agente anitzeko lankidetza’ PreCOP26ren ekitaldi ofiziala, 300 parte-hartzaile baino gehiago izan zituena eta Euskadiko klima-aldaketaren proiekturik handienaren aurrerapenak erakutsi zituena.

Informazio gehiago

200

EKITALDI

 

61

UDALERRI

Ekitaldiak

30/09/2021 -

Hitzaldi-Bisita Tematikoa "Landare Garrantzia Aldaketa Klimatikoaren Aurka

Ekitaldiaren helburua kutsaduraren eta klima-aldaketaren artean dagoen harremanaren inguruan sentsibilizatzea da, bai eta landareek arazoari aurre egiteko duten garrantzia azpimarratzea eta CO2gehien kontsumitzen duten landareetako batzuk ezagutaraztea eta horretarako beharrezkoa den denboraz jabearaztea.

Egitaraua

30/09/2021: 11:30-13:00 (euskaraz) Erakunde antolatzailea: Barakaldoko Udala Natur Gela, Ramón Rubial Lorategi Botanikoa, Barakaldo (Bizkaia) Kokapena Natur Gela, Ramón Rubial Lorategi Botanikoa, Barakaldo (Bizkaia) Iz
30/09/2021 -

“Klima aldaketa geldiarazi nahi duzu? Lagundu karbonoa harrapatzen” tailerra

Helburua birsorkuntza globalean parte hartzea izango da, lurzoruarekin hasita. Horrela, funtsezkoa izango da kontzientzia sortzea eta pertsonak motibatzea tokiko eta sasoiko elikagaiak kontsumi ditzaten, lurzoruen osasuna eta oreka klimatikoa babesteko.
30/09/2021 -

Trokolo antzerkia "Bertan kasu egin edo banoa

Ekitaldiaren helburua da Arraia-Maeztu udalerriko herritarrak eta, bereziki, gazteenak sentsibilizatzea, euskara hutsezko antzerki baten bidez klima-aldaketa arintzearen eta horretara egokitzearen garrantziaz. Erakunde antolatzailea: Arraia-Maeztuko Udaletxea Iraupena: Egun erdia Kokapena: Udal Ludoteka Nori zuzendua: Arraia-Maeztu udalerriko bizilagunak, bereziki, biztanle gazteenak. Izena emateko helbide elektronikoa: ingur
30/09/2021 -

Ekologista naiz baina..." hitzaldia

Helburua

HERRITARRAK INGURUMEN-ALDERDIEI BURUZ SENTSIBILIZATZEA, HITZALDITIK EGUNEROKO BIZIMODUAN EGIN BEHARREKO ERANTZUKIZUNEKIN ATERA DAITEZEN. Erakunde antolatzailea: Ibarrako Udala Iraupena: 18:30H – 20:00H Kokapena SAN BARTOLOME 2 PLAZA Nori zuzendua: HERRITAR GUZTIAK Izena eman: hiriadministrari@ibarra.eus
30/09/2021 -

Tailerra: Klima aldaketa, joko beroa

Helburua

Klima-aldaketa planetako hainbat lekutan bizi diren pertsonengan izaten ari den eragina ezagutaraztea, hau da, herritarrek zer egin dezaketen, egiten dutenak zer eragin daukan Klima-aldaketaren aurkako borrokan eta horrek eska lezakeen ahalegin pertsonala. Erakunde antolatzailea: Eibarko Udala Ordua: 17:30 Iraupena: 90 min Nori zuzendua: Haurrak (7 urtetik gora) Bertaratuko diren kopurua 30 Kokapena Portaleako areto nagusian, Eibar (Gipuzkoa)
30/09/2021 -

“Eraldaketarako kontuak”

Helburua: Klima aldaketa eta energiaren inguruan kontzientzia pizteko ipuin kontaketa didaktikoa Erakunde antolatzailea: Anoetako Udala Data eta ordua: Data: Irailak 30 Ordua: 17.30 Iraupena: 50 minutu Kokapena: Udal liburutegia (Anoeta) Nori zuzendua: 6 urtetik aurrerakoei Izena emateko helbide elektronikoa: ingurumena@anoeta.eus