Skip to main content

2021eko edizioa

ASTEKLIMA 2021

2021eko edizioa

2021eko irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean, klima-ekintzak Euskadiko bazter guztietara iritsi ziren, ASTEKLIMA Klima eta Energiaren Astearen bigarren edizioarekin.

61 udalen, mankomunitate baten, administrazio-batzorde baten, zenbait elkarteren eta sektore pribatuaren klima-ekintzarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu dira –lehenengo edizioan 64 antolatu ziren–. Besteak beste, nabarmentzekoa da ‘Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko agente anitzeko lankidetza’ PreCOP26ren ekitaldi ofiziala, 300 parte-hartzaile baino gehiago izan zituena eta Euskadiko klima-aldaketaren proiekturik handienaren aurrerapenak erakutsi zituena.

Informazio gehiago

200

EKITALDI

 

61

UDALERRI

Ekitaldiak

30/09/2021 -

Ekologista naiz baina..." hitzaldia

Helburua

HERRITARRAK INGURUMEN-ALDERDIEI BURUZ SENTSIBILIZATZEA, HITZALDITIK EGUNEROKO BIZIMODUAN EGIN BEHARREKO ERANTZUKIZUNEKIN ATERA DAITEZEN. Erakunde antolatzailea: Ibarrako Udala Iraupena: 18:30H – 20:00H Kokapena SAN BARTOLOME 2 PLAZA Nori zuzendua: HERRITAR GUZTIAK Izena eman: hiriadministrari@ibarra.eus
30/09/2021 -

Grafika soziala. Klimaren goi bilerak, aktibismo soziala

Ekitaldiaren helburua: Ideia eta jarrera kritiko edo antagonikoak modu bisualean ordena hegemonikoari erakusteko beharrak adierazpide sorta zabala eta adierazpen grafiko desberdinetan islatutako sormen-ondare ikaragarria sortu ditu. Glasgowen aurten ospatzen den Klimari buruzko Goi-bileraren barruan, erakusketa honek erakusten du gizarte-mugimenduek klimari buruzko beste goi-bilera batzuetan sortu duten ekoizpena eta bilakaera grafikoa.
30/09/2021 -

Urban Klima 2050: agente anitzen arteko lankidetza egokitzapena Euskadin finantzatzeko

HELBURUA

Formatu hibridoa: aurrez aurrekoa Bilboko Euskalduna Jauregian / eta online (streaming bidezko emisioa, aldez aurretik izena emanda) Urban Klima 2050: agente anitzen arteko lankidetza egokitzapena Euskadin finantzatzeko. Beraren helburua da lurraldearen erresilientzia bermatzea, maila anitzeko gobernantzaren ikuspegi batez, alderi interesatu ugari bilduz, eta klima-ekintza tokiz toki aplikatuz.
30/09/2021 -

Txori eta etxeoen tailerra

Helburua

Ez da beharrezkoa jostailu garestiak ekartzea: beti plastikoz beteta daude eta kilometro asko egiten dituzte etxeetaraino iristeko, planetan oso aztarna kaltegarria utziz. Erakunde antolatzailea: Lanestosako Udala Ordua: 16:30 Iraupena: Ordubete gutxigorabehera Nori zuzendua: Herritarrak, orokorrean. Bertaratuko diren kopurua 12 Kokapena Eskola zaharrak Izena emateko helbidea: alara@alara.e
30/09/2021 -

Energia eraginkortasuna eta berriztagarriak etxean

Ekitaldiaren helburua hau da: Lizartzako herritarrak energia berriztagarrien erabileraren inguruan kontzientziatzea eta etxean eraginkortasun energetikoa hobetzeko alternatibak aurkeztea Erakunde antolatzailea: Lizartzako Udala Iraupena: 120 min. 19:00 Kokapena Udal aretoan Nori zuzendua: Lehen Hezkuntzako umeak Bertaratuko diren kopurua 20 Izena emateko helbide elektronikoa edo webgunea lizartza@lizartza.eus
30/09/2021 -

Basogintza eta Klima Aldaketa. Zer egin daiteke?

Helburua

Ezagutaraztea, alde batetik, zer basogintza motak diren kaltegarriak gure mendien kalitatearentzat eta nola eragiten duten klima aldaketan; eta, bestetik, zeintzuk diren onuragarriak eta, ondorioz, klima aldaketari galga jartzen lagunduko dutenak.