Skip to main content

2021eko edizioa

ASTEKLIMA 2021

2021eko edizioa

2021eko irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean, klima-ekintzak Euskadiko bazter guztietara iritsi ziren, ASTEKLIMA Klima eta Energiaren Astearen bigarren edizioarekin.

61 udalen, mankomunitate baten, administrazio-batzorde baten, zenbait elkarteren eta sektore pribatuaren klima-ekintzarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu dira –lehenengo edizioan 64 antolatu ziren–. Besteak beste, nabarmentzekoa da ‘Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko agente anitzeko lankidetza’ PreCOP26ren ekitaldi ofiziala, 300 parte-hartzaile baino gehiago izan zituena eta Euskadiko klima-aldaketaren proiekturik handienaren aurrerapenak erakutsi zituena.

Informazio gehiago

200

EKITALDI

 

61

UDALERRI

Ekitaldiak

01/10/2021 -

SCAPEROOM, Atzera egin dezakegu?

Erakunde antolatzailea: Dulantziko Udala Data eta ordua: Fecha: 2021/10/01- bi saio: 17:00 eta 18:30 Iraupena: egun erdia Kokapena: Kultur Etxea Bertaratuko diren kopurua: 24 Izena ematea: Kultur Etxea edo 945 420 704
01/10/2021 -

Niararen Bidaia

Ekitaldiaren helburua hau da: Gazteak klima-aldaketak naturan duen eraginari buruz sentsibilizatzea Patata Tropikala antzerki taldeak "Niararen bidaia" izeneko antzezlana eskainiko du: antzerkia, txontxongiloak eta itzalen antzerkia tartekatuz. Erakunde antolatzailea: Orexako Udala Data eta ordutegia: Data: 2021eko urriak 1, 18:00etan Iraupena: 60 min Kokapena Ostatuko ekitaldi aretoan Nori zuzendua: Haur eta heldu orori zuzendua Izena emateko helbidea:
01/10/2021 -

“Klima aldaketa, glaziarren ikuspegitik”

Ekitaldiaren helburua: Herritarrak kontzientziatzea.
01/10/2021 -

Klima – aldaketa eta lurraldea

Uholde-arriskugarritasunari aurre egiteko Bakioko Udalak eta URA agentziak garatuko duten proiektua nolakoa izango den azalduko da. Proiektu hau URBAN KLIMA 2050 Euskadiko egitasmoaren barruan sartuta dago.
02/10/2021 -

Klima Aldaketa, Plastikoen erabilera eta Birziklatzea. Jar Dezagun gure Hondar-Alea.

Helburua

Ekitaldiaren helburua hau da: plastikoen erabilerak eta zaborren kudeaketak klima aldaketan duten eragina ezagutaraztea eta guk geuk, egunerokoan, nola hobetu dezakegun aztertzea, bai maila teorikoan bai praktikoan.

Ekitaldiaren Egitaraua.

Eguna: 2021/10/02, Larunbata Non: Uria Auzoa — Errigoiti Ordua: 11:00 — 14:00 11:00 — 12:00
  • Hitzaldia:: Zergatik eta zelan gutxitu plastikoak?
    • Hizlariak: Nasty de Plastic-eko kideak
02/10/2021 -

District heating-a eta biomasa-energia Ispasterren

Ispasterko district heating-aren eraztuna erakutsi eta zenbait udal-eraikini beroa eta ur bero sanitarioa ematen dizkien biomasa-energia ezagutaraztea da ekintza horren helburua. Data: Urriak 2, 10:30etan Kokapena: Ispasterko herriko plaza Erakunde antolatzailea: Ispasterko Udala Izena eman