Skip to main content
     

Eraldaketarako Kontuak

Ekitaldiaren helburua hau da: Klima aldaketaren inguruan herritarrak sentsibilizatzea, eta bakoitzak bakarka egin dezakeenaz gogoeta egitera gonbidatzea. Saioa, ipuin eta kontakizunetan oinarrituko dago, eta hurrengo gaiak landuko dira: Kontsumo eredu ezberdinak, kliman ematen ari diren aldaketak, desazkundea, munduan zehar sortu diren ekintza eraldatzaileak, etb. Ipuin kontaketaz gain, publikoaren inplikazioa izango duen dinamika bat egingo da. Bertan, eraldaketa bultzatzen duten pertsona konkretuen adibide zehatzak azalduko dira, eta parte hartzaileek, bere egunerokoan egin ditzazketen gauzen zerrenda osatuko dute. Saioaren amaieran informazio gehio zabalduko da parte-hartzaileek klima aldaketaren gaian gehiago sakondu dezaten. Erakunde antolatzailea: Berastegiko Udala Data eta Ordua: Data: 2021eko urriak 1, 17:00etan Iraupena: 45 min Nori zuzendua: 6 urtetik gora eta helduentzat. Kokapena: Berastegiko frontoian Izena emateko helbidea: kultura@berastegi.eus
Lugar
Gipuzkoa
Año
2021
Fecha Inicio
Translation id
25250
Hora inicio
17:00:00
nid
6194
Ubicacion
En el frontón de Berastegi.