Skip to main content

2025eko-edizioa

ASTEKLIMA 2025

Urriaren 17tik 26ra, milaka pertsonak parte hartu zuten Euskadiko Klima eta Energiaren Astean, eta dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartzen zituzten jarduera programa zabalaz gozatu ahal izan zuten.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatu du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin. 

138

Actividades

 

46

Entidades
Locales

43

Otras
Entidades

Ekitaldiak

23/10/2025 - Getxo

Liburu-trukea II

Liburuak trukatuz, istorioei bigarren bizitza bat ematen diegu, irakurketa partekatua sustatzen dugu eta baliabideen kontsumoa murrizten dugu.
Modu erraz eta dibertigarria da ingurumena zaintzeko, irakurgai berriak aurkitzen ditugun bitartean.
23/10/2025 - Ziortza-Bolibar

Informazio-puntua Ziortza-Bolibarren

Udaletxean informazio-puntua jarriko da herritarrei arreta pertsonalizatua eskaintzeko. Gaiak: iturri berriztagarriak, energia biltegiratzea, eraginkortasun neurriak gure etxebizitzetan, energia-fakturen analisia eta dirulaguntza posibleak.
23/10/2025 - Getxo

Hitzaldia: 'Klima-aldaketaren egungo eta etorkizuneko ondorioak'

Gure planeta arriskuan dago. Hitzaldi honetan klima-larrialdiari buruz arituko gara: bere arrazoiak, jada bizitzen ari garen aldaketak eta seinaleak. Azken datuek etorkizun zalantzazkoa erakusten dute, eta iraganetik ikas dezakeguna izan liteke ekiteko dugun azken aukera.

23/10/2025 - Ziortza-Bolibar

Konpostaren sorrera

“Konpostaren sorrera”, ipuin-kontaketa Herribixi kolektiboaren eskutik. Kontalaria: Nerea Garzia. Ipuinen bidez umeak eta gazteak klima aldaketaren zergaitietara eta ondorioetara hurbilduko dira modu ludiko batean.
23/10/2025 - Ziortza-Bolibar

Antzerkia: Nork lapurtu du konposta?

Honakinak birziklatzearen garrantziaz kontzientzia hartzeko helburuarekin familiei zuzenduriko antzerkia egingo da. Izan ere, ingurune osasungarri bat izanik, klima-aldaketara hobeto egokituta egon ahal izan gara.