Skip to main content

2025eko-edizioa

ASTEKLIMA 2025

Urriaren 17tik 26ra, milaka pertsonak parte hartu zuten Euskadiko Klima eta Energiaren Astean, eta dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartzen zituzten jarduera programa zabalaz gozatu ahal izan zuten.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatu du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin. 

138

Actividades

 

46

Entidades
Locales

43

Otras
Entidades

Ekitaldiak

23/10/2025 - Ziortza-Bolibar

Konpostaren sorrera

“Konpostaren sorrera”, ipuin-kontaketa Herribixi kolektiboaren eskutik. Kontalaria: Nerea Garzia. Ipuinen bidez umeak eta gazteak klima aldaketaren zergaitietara eta ondorioetara hurbilduko dira modu ludiko batean.
23/10/2025 - Getxo

Hitzaldia: 'Klima-aldaketaren egungo eta etorkizuneko ondorioak'

Gure planeta arriskuan dago. Hitzaldi honetan klima-larrialdiari buruz arituko gara: bere arrazoiak, jada bizitzen ari garen aldaketak eta seinaleak. Azken datuek etorkizun zalantzazkoa erakusten dute, eta iraganetik ikas dezakeguna izan liteke ekiteko dugun azken aukera.

23/10/2025 - Ziortza-Bolibar

Konpost tailerra: Zer da konposta?

Jarduera honen bidez, praktika iraunkorrak sustatu nahi ditugu, eta konpostaren balio handiaz kontzientziatu; izan ere, mantenugaiak lurrera itzultzean, erresilientzia indartzen dugu klima-aldaketaren aurrean.
23/10/2025 - Getxo

Tailerra: Tink Herria

Eraiki etxe bat material birziklatuekin.
Parte-hartzaileek oinarrizko zirkuitu elektrikoak egiten eta energia berriztagarriak erabiltzen ikasiko dute: argiztapena, tinbrea, plaka fotovoltaikoak eta askoz gehiago!
STEAM esperientzia bat da, sormena, jasangarritasuna eta jolasa uztartzen dituena.
Amaieran, parte-hartzaileen etxe guztiak elkartuko dira eta argiztatutako herri kolektibo handi bat sortuko da!
23/10/2025 - Bilbao

Klima-narratibak bildu eta elkarrekin sortzeko tailerra

Tailer hau taldeko jarduera interaktibo bat da, herritarrak Euskadiko Klima Narratiben Behatokira hurbiltzeko. Behatokia hiritarren zientzia eta lurralde partaidetzako ekimen bat da, herritarrak nola hitz egiten, sentitzen eta pentsatzen duen klima-aldaketari buruz entzuteko eta ikusgarri egiteko helburua duena.