Skip to main content

2025eko-edizioa

ASTEKLIMA 2025

Urriaren 17tik 26ra, milaka pertsonak parte hartu zuten Euskadiko Klima eta Energiaren Astean, eta dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartzen zituzten jarduera programa zabalaz gozatu ahal izan zuten.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatu du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin. 

138

Actividades

 

46

Entidades
Locales

43

Otras
Entidades

Ekitaldiak

23/10/2025 - Getxo

Tailerra: Tink Herria

Eraiki etxe bat material birziklatuekin.
Parte-hartzaileek oinarrizko zirkuitu elektrikoak egiten eta energia berriztagarriak erabiltzen ikasiko dute: argiztapena, tinbrea, plaka fotovoltaikoak eta askoz gehiago!
STEAM esperientzia bat da, sormena, jasangarritasuna eta jolasa uztartzen dituena.
Amaieran, parte-hartzaileen etxe guztiak elkartuko dira eta argiztatutako herri kolektibo handi bat sortuko da!
23/10/2025 - Bilbao

Klima-narratibak bildu eta elkarrekin sortzeko tailerra

Tailer hau taldeko jarduera interaktibo bat da, herritarrak Euskadiko Klima Narratiben Behatokira hurbiltzeko. Behatokia hiritarren zientzia eta lurralde partaidetzako ekimen bat da, herritarrak nola hitz egiten, sentitzen eta pentsatzen duen klima-aldaketari buruz entzuteko eta ikusgarri egiteko helburua duena.
23/10/2025 - Ziortza-Bolibar

Energia puntua Ziortza-Bolibarren

Udaletxean informazio-puntua jarriko da herritarrei arreta pertsonalizatua eskaintzeko. Gaiak: iturri berriztagarriak, energia biltegiratzea, eraginkortasun neurriak gure etxebizitzetan, energia-fakturen analisia eta dirulaguntza posibleak.
23/10/2025 - Aulesti

Hitzaldia: Energia Plana eta frontoiko FV

Energia Planaren jarraipena azaltzeko hitzaldia eta frontoiko instalazio fotovoltaikoaren nondik norakoak.
23/10/2025 - Urduña/Orduña

Itsasoiko dokumentala

Euskal Herria Kantauri itsasoari eta arrantzari estuki lotutako herria da. Itsasoa gure historiaren, gure kulturaren eta gure nortasunaren parte izan da betidanik. Baina kostaldeko herrietan, garai zaharrak bizi izan dituztenek esaten dutenez, arrantza-portuen inguruan sortzen zen bizimodua oso bestelakoa zen lehen. Nolakoa litzateke Euskal Herria, arrantzarik gabe? Nolakoak lirateke gure arrandegiak, bertako arrainik gabe? Non arrantzatzen da jaten dugun arraina? Nolako erosketa egingo dugu hurrengoan arrandegian? Zein da arrantza-sektorearen egoera klima-aldaketaren egungo testuinguruan?
23/10/2025 - Urkabustaiz

Hitzaldia: Tantai Baso Jabe Kooperatiba

Hitzaldi informatiboa Tantai Baso Jabe Kooperatibari buruz, baso kudeaketa jasangarriaren garrantzia eta klima-aldaketara egokitzeko duen eragina azalduz.