Skip to main content

2025eko-edizioa

ASTEKLIMA 2025

Urriaren 17tik 26ra, milaka pertsonak parte hartu zuten Euskadiko Klima eta Energiaren Astean, eta dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartzen zituzten jarduera programa zabalaz gozatu ahal izan zuten.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatu du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin. 

138

Actividades

 

46

Entidades
Locales

43

Otras
Entidades

Ekitaldiak

22/10/2025 - Getxo

Tailera: Lorontzian baratzea, Furgobaratzarekin

Furgobaratza zerbitzu ibiltariak autokontsumorako baratzeei buruzko aholkularitza eskaintzen du eta kultura ekologikoa sustatzen du. Tailer honen bidez, etxean baratze txiki bat sortzen ikasiko duzu, lorontziak, substratuak, ureztapena, ereintza eta beste hainbat kontzeptu lantuz.
Amaieran, parte-hartzaileei etxean landatzeko haziak emango zaizkie.

22/10/2025 - Ordizia

Hitzaldia: Ibaien eta hauen landarediaren garrantzia

Giza jarduera gero eta indartsuagoek ingurumen-aldaketa globala eragin dute Lurrean. Horren eraginez, gizakia biodibertsitate-galera izugarria bultzatzen ari da eta ekosistemen funtzionamendua errotik aldatzen ari da. Arturo Elosegi Irurtia Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultatean, Landareen Biologia eta Ekologia sailean, irakaslea da eta gai honen inguruko hitzaldia emango du.
22/10/2025 - Errenteria

Hitzaldia: 50/50 proiektua

50/50 proiektu hau Errenteriako udalaren eta ikastetxe publikoetako erabiltzaileen eta langileen arteko akordioan oinarritzen da eta instalazioen eguneroko erabileran eta kudeaketan energia aurrezteko ekintzak inplementatzea du helburu. Bizarain Ikastolako eta Cristobal Gamon ikastetxeko erabiltzaileek beren esperientziaren berri emango digute.
22/10/2025 - Fruiz

Informazio-puntua 1

Lurbarri eraikinean informazio-puntua jarriko da herritarrei arreta pertsonalizatua eskaintzeko. Gaiak: iturri berriztagarriak, energia biltegiratzea, eraginkortasun neurriak gure etxebizitzetan, energia-fakturen analisia eta dirulaguntza posibleak.
23/10/2025 - Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena

Ziklobizi Eskola

Ziklobizi Eskola herritarrak klima-aldaketaz eta mugikortasun iraunkorraren garrantziaz kontzientziatzea bilatzen duen prestakuntza-tailerra da. Horretarako, tailer bat antolatu da, eta bertan ikasiko dugu kutsatzen ez duen garraio batean mugitzen, bizikletaz, modu seguruan. Tailer honek 2 atal ditu. Didaktikoagoa, bizikletaz ibiltzeko modu egokia azaltzen duena, seinaleak eta trafiko-arauak interpretatuta. Bestea ludikoagoa da, eta zirkuitu bat du, seinaleak, semaforoak eta abar dituena.
23/10/2025 - Errenteria

Argitu tailerra

Nahiz eta aldian-aldian berokuntza-sistema mota jakin bat “modan” jarri, egia esan, sistemarik eraginkorrena zein den jakiteko, hainbat alderdi aztertu behar dira: etxebizitza mota, jada instalatuta dauden aparatu edo hodiak, etxebizitzaren erabilera, etab. Helburua da herritarrak gaiari buruzko nozio argi batzuekin ateratzea eta berogailu-sistemei buruzko oinarrizko irizpideak izatea, merkatuko berrikuntzek eragindako erabakiak ez hartzeko etorkizunean.