Skip to main content

2025eko-edizioa

ASTEKLIMA 2025

Urriaren 17tik 26ra, milaka pertsonak parte hartu zuten Euskadiko Klima eta Energiaren Astean, eta dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartzen zituzten jarduera programa zabalaz gozatu ahal izan zuten.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatu du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin. 

138

Actividades

 

46

Entidades
Locales

43

Otras
Entidades

Ekitaldiak

22/10/2025 - Pasaia

Ipuin-kontalaria: "Nik maite dut lurra

Ipuinetan, mendiak, itsasoak eta animaliak protagonistak izandira lehen, orain eta beti. Ipuin saio honetan natura omenduko dugu, laino artean amets egin eta itsasoak zeharkatuko ditugu abentura berrien bila. Natura maitatu, errespetatu era zaintzea da ipuin saio honetan azaleratu nahidena, orain inoiz baino gehiago zaindu beharko bait dugu klima aldaketarenaurrean. Horrela egiten ez badugu gu izango garelako kaltetuak.
22/10/2025 - Fruiz

Informazio-puntua 2

Lurbarri eraikinean informazio-puntua jarriko da herritarrei arreta pertsonalizatua eskaintzeko. Gaiak: iturri berriztagarriak, energia biltegiratzea, eraginkortasun neurriak gure etxebizitzetan, energia-fakturen analisia eta dirulaguntza posibleak.
22/10/2025 - Fruiz

Energia fotovoltaikoari buruzko hitzaldia

Probalekuan egin den instalazio fotovoltaikoari buruzko azalpena.
22/10/2025 - Ordizia

Tailerra: 'Basoak eta batez ere ibarbasoek betetzen dituzten funtzioen inguruko kontzientzia'

Tailer honetan, Ordiziako bi ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleekin esperimentu eta jolas ezberdinak egingo dira.
22/10/2025 - Getxo

Barazki hartzituei eta ozpinetakoei buruzko tailera teoriko-praktikoa

Ikasi Kimchi metodoa, hartzidura tradizional korearrean oinarritutako teknika bat, mikroorganismo onuragarrien bidez hondakin organikoak ontzi hermetikoetan hartzitu eta konpostatzeko aukera ematen duena, elikagaien aprobetxamendua eta jasangarritasuna sustatzeko.

Parte-hartzaile bakoitzak bi pote eramango ditu (≈500 ml ingurukoak) eta etxean hartzidurarekin jarraitzeko gida bat jasoko du.

22/10/2025 - Getxo

Tailera: Lorontzian baratzea, Furgobaratzarekin

Furgobaratza zerbitzu ibiltariak autokontsumorako baratzeei buruzko aholkularitza eskaintzen du eta kultura ekologikoa sustatzen du. Tailer honen bidez, etxean baratze txiki bat sortzen ikasiko duzu, lorontziak, substratuak, ureztapena, ereintza eta beste hainbat kontzeptu lantuz.
Amaieran, parte-hartzaileei etxean landatzeko haziak emango zaizkie.