Skip to main content

2025eko-edizioa

ASTEKLIMA 2025

Urriaren 17tik 26ra, milaka pertsonak parte hartu zuten Euskadiko Klima eta Energiaren Astean, eta dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartzen zituzten jarduera programa zabalaz gozatu ahal izan zuten.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatu du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin. 

138

Actividades

 

46

Entidades
Locales

43

Otras
Entidades

Ekitaldiak

24/10/2025 - Errenteria

50/50 Proiektuko ekitaldia

2024-2025 ikasturtean zehar Oarsoaldeako 5 eskola publikoetako ikasleek urtean zehar ezarritako neurri zuzentzaileen ondorioz aurreztutako energia kontsumoaren baitan, energiaren inguruko lanketak egiten jarraitzeko aitortza eta aurreztutako diru kopuruaren erdia ematen diete udal ordezkariak ekitaldi honetan. Aldi berean, ikasleek urtean zehar egindako lanketa aurkezten dute. Proiektuei esker beraz, ikasturtean aurreztutakoaren % 50 ikastetxeari itzultzen zaio eta ikastetxeak zertan gastatu erabakiko du.
24/10/2025 - Ermua

Ikasgela Energetikoa

Urriaren 24an, Ermuako Udalak antolatutako Energia Eguna programaren barruan, EkiElkar energia-komunitate berriko kide den Eskolabarri ikastetxean jarduera bat egingo da, lehen hezkuntzako ikasleei zuzenduta. Saio honen helburua da eguzki-energiari eta energia-aurrezpenari buruzko ikaskuntza aktiboa sustatzea.

24/10/2025 - Ortuella

Film laburra: 'Zuhaitzak landatzen zituen gizona'

Gonbidatuta zaude “Zuhaitzak landatzen zituen gizona” film laburraren emanaldira. Natura eta itxaropenaren indar eraldatzailea erakusten duen istorio zirraragarria da, mundua aldatzeko keinu txikien balioa gogorarazten diguna.
24/10/2025 - Muxika

Ipuin-kontalaria

Trantsizio energetikoaren inguruko ipuin-kontalaria, haur eta helduei energia garbiak erabiltzea eta planeta zaintzea zein garrantzitsuak diren ulertzen laguntzeko. Hurbileko pertsonaia eta kontakizunen bidez, energiaren erabilera arduratsuak eta kooperazioak aldaketa klimatikoa gelditu dezakeela eta etorkizun jasangarriago bat eraikitzen duela erakutsiko du.
24/10/2025 - Markina-Xemein

Informazio-puntua 2

Herriko plazan informazio-puntua antolatu herritarrei arreta pertsonalizatua eskaintzeko: Gaiak: iturri berriztagarriak, energia biltegiratzea, eraginkortasun neurriak gure etxebizitzetan, energia-fakturen analisia eta dirulaguntza posibleak.
24/10/2025 - Urduña/Orduña

Dokumentala HOPE: bi hitzen indarra

HOPE dokumentalaren proiekzioa eta ondorengo solasaldia. Docuserie honek istorio hunkigarriak, datuak eta hausnarketak uztartzen ditu, krisi klimatikoari buruzko ikuspegi baikor eta zorrotzetik abiatuta.