Skip to main content

2025eko-edizioa

ASTEKLIMA 2025

Urriaren 17tik 26ra, milaka pertsonak parte hartu zuten Euskadiko Klima eta Energiaren Astean, eta dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartzen zituzten jarduera programa zabalaz gozatu ahal izan zuten.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatu du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin. 

138

Actividades

 

46

Entidades
Locales

43

Otras
Entidades

Ekitaldiak

24/10/2025 - Ermua

Ikasgela Energetikoa

Urriaren 24an, Ermuako Udalak antolatutako Energia Eguna programaren barruan, EkiElkar energia-komunitate berriko kide den Eskolabarri ikastetxean jarduera bat egingo da, lehen hezkuntzako ikasleei zuzenduta. Saio honen helburua da eguzki-energiari eta energia-aurrezpenari buruzko ikaskuntza aktiboa sustatzea.

24/10/2025 - Ortuella

Film laburra: 'Zuhaitzak landatzen zituen gizona'

Gonbidatuta zaude “Zuhaitzak landatzen zituen gizona” film laburraren emanaldira. Natura eta itxaropenaren indar eraldatzailea erakusten duen istorio zirraragarria da, mundua aldatzeko keinu txikien balioa gogorarazten diguna.
25/10/2025 - Bilbao

Ibilaldi gidatua itsasadarraren ertzetan: "Aldaketa globalaren inpaktua itsas ekosistemetan

Hitzaldia itsasadarraren ertzetan zehar paseo bat egiten den bitartean, Javier Franco biologian doktore eta itsas ingurunean aditua den ikertzaileak emango du. Klima-aldaketak maila globalean duen eraginaz eta honek tokiko ekosistemetan —hala nola itsasadarraren estuarioan— dituen ondorioez arituko da.
25/10/2025 - Errenteria

MATRAKA MA NON TROPPO

Inoiz ikusi ez diren musika-tresnak bizitza ematen dien ikuskizun antzeztua eta musikatua, Klima-aldaketaren gaia jorratzen duen, eta antzerki ikuskizuna. Ikusle guztientzat zuzendua dago eta 50 minutuko iraupena izango du. Emanaldia euskaraz izango da. “Zaborra musikara bihurtua: luteria, birziklapena eta sormen musikala. Gizarte honek baztertzen dituen objektuekin egindako musika-tresnetan oinarritutako ikuskizun musikala.”
25/10/2025 - Ortuella

Klima Azoka Ortuella