Skip to main content

2025eko-edizioa

ASTEKLIMA 2025

Urriaren 17tik 26ra, milaka pertsonak parte hartu zuten Euskadiko Klima eta Energiaren Astean, eta dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartzen zituzten jarduera programa zabalaz gozatu ahal izan zuten.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatu du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin. 

138

Actividades

 

46

Entidades
Locales

43

Otras
Entidades

Ekitaldiak

24/10/2025 - Bergara

Edurnezuri Edurneberde bihurtu zen eguna

Edurnezuriri aspaldi Edurneberde deitzen diote. Ez zenekiela? Istorio laburra kontatuko dizut orduan. Edurnezuri txikia zenean, sarritan amaordearekin haserretu egiten zen (badakizue, ez zion batere kasurik egiten, egun osoa ematen baitzuen ederrena nor ote zen ispiluari galdezka.) Haserrealdi horietan basora joan eta paseo luzeak ematen zituen, lasaitu arte. Arratsalde batean hain berandu egin zitzaion non basoan bertan lo egin zuen, pago baten oinetan. Halako batean, ahots batzuk esnatu zuten.
24/10/2025 - Ispaster

Bero-sarera bisita

Herriko zenbait eraikin hornitzen dituen bero-sarera bisita eta azalpena.
24/10/2025 - Mungia

Klima Azoka Mungia

Klima Azoka esperientzia interaktiboa da, herritarren kontzientzia pizteko, hezteko eta mobilizatzeko, klima-aldaketaren aurrean ekiteko beharra azpimarratuz. 7 karpa tematiko ditu, eta bakoitzak ekintza klimatikoaren alderdi ezberdinak lantzen ditu. Joko eta dinamiken bitartez, parte-hartzaileek kontzeptu klimatiko gakoak barneratzen dituzte eta klima-lanerako ekarpen konkretuak aurkitzen dituzte. Helburua da pertsona bakoitzak konpromiso pertsonal bat hartzea, eguneroko bizitzan aldaketak eginez, eta bere komunitatean eraldaketa-agentzia bihurtzea.
24/10/2025 - Ortuella

Film laburra: 'Zuhaitzak landatzen zituen gizona'

Gonbidatuta zaude “Zuhaitzak landatzen zituen gizona” film laburraren emanaldira. Natura eta itxaropenaren indar eraldatzailea erakusten duen istorio zirraragarria da, mundua aldatzeko keinu txikien balioa gogorarazten diguna.
24/10/2025 - Markina-Xemein

Informazio-puntua 1

Herriko plazan informazio-puntua antolatu herritarrei arreta pertsonalizatua eskaintzeko: Gaiak: iturri berriztagarriak, energia biltegiratzea, eraginkortasun neurriak gure etxebizitzetan, energia-fakturen analisia eta dirulaguntza posibleak.
24/10/2025 - Markina-Xemein

Informazio-puntua 2

Herriko plazan informazio-puntua antolatu herritarrei arreta pertsonalizatua eskaintzeko: Gaiak: iturri berriztagarriak, energia biltegiratzea, eraginkortasun neurriak gure etxebizitzetan, energia-fakturen analisia eta dirulaguntza posibleak.