Skip to main content

2025eko-edizioa

ASTEKLIMA 2025

Urriaren 17tik 26ra, milaka pertsonak parte hartu zuten Euskadiko Klima eta Energiaren Astean, eta dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartzen zituzten jarduera programa zabalaz gozatu ahal izan zuten.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatu du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin. 

138

Actividades

 

46

Entidades
Locales

43

Otras
Entidades

Ekitaldiak

22/10/2025 - Errenteria

Hitzaldia: 50/50 proiektua

50/50 proiektu hau Errenteriako udalaren eta ikastetxe publikoetako erabiltzaileen eta langileen arteko akordioan oinarritzen da eta instalazioen eguneroko erabileran eta kudeaketan energia aurrezteko ekintzak inplementatzea du helburu. Bizarain Ikastolako eta Cristobal Gamon ikastetxeko erabiltzaileek beren esperientziaren berri emango digute.
22/10/2025 - Fruiz

Informazio-puntua 1

Lurbarri eraikinean informazio-puntua jarriko da herritarrei arreta pertsonalizatua eskaintzeko. Gaiak: iturri berriztagarriak, energia biltegiratzea, eraginkortasun neurriak gure etxebizitzetan, energia-fakturen analisia eta dirulaguntza posibleak.
22/10/2025 - Fruiz

Informazio-puntua 2

Lurbarri eraikinean informazio-puntua jarriko da herritarrei arreta pertsonalizatua eskaintzeko. Gaiak: iturri berriztagarriak, energia biltegiratzea, eraginkortasun neurriak gure etxebizitzetan, energia-fakturen analisia eta dirulaguntza posibleak.
22/10/2025 - Arrasate/Mondragón

Klima Azoka Arrasate

Klima Azoka esperientzia interaktiboa da, herritarren kontzientzia pizteko, hezteko eta mobilizatzeko, klima-aldaketaren aurrean ekiteko beharra azpimarratuz. 7 karpa tematiko ditu, eta bakoitzak ekintza klimatikoaren alderdi ezberdinak lantzen ditu. Joko eta dinamiken bitartez, parte-hartzaileek kontzeptu klimatiko gakoak barneratzen dituzte eta klima-lanerako ekarpen konkretuak aurkitzen dituzte. Helburua da pertsona bakoitzak konpromiso pertsonal bat hartzea, eguneroko bizitzan aldaketak eginez, eta bere komunitatean eraldaketa-agentzia bihurtzea.
22/10/2025 - Getxo

Barazki hartzituei eta ozpinetakoei buruzko tailera teoriko-praktikoa

Ikasi Kimchi metodoa, hartzidura tradizional korearrean oinarritutako teknika bat, mikroorganismo onuragarrien bidez hondakin organikoak ontzi hermetikoetan hartzitu eta konpostatzeko aukera ematen duena, elikagaien aprobetxamendua eta jasangarritasuna sustatzeko.

Parte-hartzaile bakoitzak bi pote eramango ditu (≈500 ml ingurukoak) eta etxean hartzidurarekin jarraitzeko gida bat jasoko du.

22/10/2025 - Vitoria-Gasteiz

Bizitzaren zuhaitza

Sustrai-xuxurla: elkarrizketa literarioak zuhaiztitik. Mahai-ingurua euskaraz, Lucky Books Biurtekoak antolatuta.
Zatoz gurekin, zuhaitzen bizitza isila pertsonaia, irakaspen eta paisaia ahaztezinen iturri agortezina nola den aztertzera. Gure izatearen taupadarik sakonena jarraitzera gonbidatzen gaituzten istorioei buruz arituko gara: denborari aurre egiten dion herensuge begetal baten presentzia ikaragarritik hasi eta lurrean ondare bat landatzen duenaren lan nekagaitzeraino.