Skip to main content

2025eko-edizioa

ASTEKLIMA 2025

Urriaren 17tik 26ra, milaka pertsonak parte hartu zuten Euskadiko Klima eta Energiaren Astean, eta dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartzen zituzten jarduera programa zabalaz gozatu ahal izan zuten.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatu du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin. 

138

Actividades

 

46

Entidades
Locales

43

Otras
Entidades

Ekitaldiak

21/10/2025 - Getxo

Esperimentuak biomaterialekin

Ikasi biomaterialak ikertzen eta sortzen! Osagai ezberdinek dituzten portaerak eta erreakzioak ezagutzeko aukera izango da, beraien artean elkartzen direnean, konbinatzerakoan edo bestelako prozesuak egiterakoan.
Esperimentazioaren bidez, material jasangarri eta funtzionalak ekoizteko modu ezberdinak ezagutuko dira, eguneroko bizitzan aplikatu daitezkeenak.
21/10/2025 - Ortuella

Hitzaldia: Liztor asiarraren kudeaketa Ortuellan

Orkatz enpresaren eta Jabi Mazón ortuellarraren eskutik, Asiako liztorrari aurre egiteko eta bertako fauna babesteko egungo eta etorkizuneko erronkak ezagutuko ditugu.
21/10/2025 - Berriatua

Informazio-puntua: Energia aholkularitza

Etxeko energia fakturak ulertu eta berriztagarriei buruzko informazioa:
  • Argindar eta gas fakturak aztertzeko aukera
  • Etxerako instalazio fotovoltaikoaren dimentsionamendua
  • Gasoila eta gasa kentzeko alternatibak
  • Diru-laguntzei buruzko informazioa
21/10/2025 - Donostia-San Sebastián

Euskadiko Klima Narratiben Behatokiaren aurkezpena

Hiru hiriburuek, foru-aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak bat egin dute Euskadiko Klima Narratiben Behatokia abian jartzeko, BlaBlaLab-ek bultzatuta.
Aurkezpena zuzeneko emisioan ere jarraitu ahal izango da.
21/10/2025 - Hernani

Ibilbide klimatikoak

Herritarrak prozesuaren parte egiteko helburuarekin, babesgune klimatikoak ezagutzera eman eta babesguneen arteko ibilbideak aproposak direla bermatzeko saioa da. Parte hartzaileen aniztasuna bermatzeko, herriko hainbat eragileekin zuzenean kontaktatu da, eta ondoren, deialdia herritar orori zabaldu da. Lanerako erabiliko den dinamika berritzailea izango da. Gehienez 40 parte hartzaile izango dira, lau taldeetan banatuko dira eta Babesgune klimatikoak markatuta dituen Hernaniko mapa bat emango zaie parte-hartzaileei.