Skip to main content

2025eko-edizioa

ASTEKLIMA 2025

Urriaren 17tik 26ra, milaka pertsonak parte hartu zuten Euskadiko Klima eta Energiaren Astean, eta dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartzen zituzten jarduera programa zabalaz gozatu ahal izan zuten.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatu du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin. 

138

Actividades

 

46

Entidades
Locales

43

Otras
Entidades

Ekitaldiak

20/10/2025 - Dima

Klima aldaketa hemen dago jada

Jatorri fosileko energiaren erabilerak klima aldaketa areagotu du eta honek ondorio larriak ekarri ditu.
20/10/2025 - Andoain

Hondakin Elektronikoen inguruko sentsibilizazio kanpaina

La Salle Berrozpeko Goi Mailako Mantentze Elektronikoko ikasleek hondakin elektronikoen kudeaketa arduratsuaren inguruko sentsibilizazio-kanpaina antolatuko eta dinamizatuko dute. Bost egunez, urriaren 20tik 24ra, Andoaingo Goiko Plazan izango da bilketa-gune bat, 11:00etatik 13:00etara, herritar guztientzat zabalik. Bertan entregatu ahal izango dira etxetresna txikiak, mugikorrak, kargagailuak, pilak eta erabilerarik gabeko beste gailu elektroniko batzuk. Bilketa egiteaz gain, ikasleek informazioa eskainiko diete herritarrei: Hondakin elektronikoen ingurumen-inpaktua.
20/10/2025 - Eibar

Klima-aldaketari buruzko tailer zientifikoak Eibarko ikastetxeetan

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei zuzendutako tailerrak Eibarko sei ikastetxetan, urriaren 20tik
20/10/2025 - Maruri-Jatabe

Faktura elektrikoaren informazio-puntua

Informazio gunea, herritarrari arreta pertsonalizatua eskaintzeko, energia-fakturen azterketari eta posible diren irtenbideei buruz.
20/10/2025 - Aulesti

Informazio-puntua: Energia aholkularitza

Etxeko energia fakturak ulertu eta berriztagarriei buruzko informazioa:
  • Argindar eta gas fakturak aztertzeko aukera
  • Zure etxerako instalazio fotovoltaikoaren dimentsionamendua
  • Gasoila eta gasa kentzeko alternatibak
  • Diru-laguntzei buruzko informazioa