Skip to main content

2025eko-edizioa

ASTEKLIMA 2025

Urriaren 17tik 26ra, milaka pertsonak parte hartu zuten Euskadiko Klima eta Energiaren Astean, eta dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartzen zituzten jarduera programa zabalaz gozatu ahal izan zuten.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatu du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin. 

138

Actividades

 

46

Entidades
Locales

43

Otras
Entidades

Ekitaldiak

20/10/2025 - Aulesti

Informazio-puntua: Energia aholkularitza

Etxeko energia fakturak ulertu eta berriztagarriei buruzko informazioa:
  • Argindar eta gas fakturak aztertzeko aukera
  • Zure etxerako instalazio fotovoltaikoaren dimentsionamendua
  • Gasoila eta gasa kentzeko alternatibak
  • Diru-laguntzei buruzko informazioa
20/10/2025 - Hernani

Ibai garbiketan aurkitutako hondakinen kale-erakusketa

Bi kale-erakusketa egingo dira: batetik, urte osoko ibaiaren garbiketan topatutako hondakin bereziena (argazki eta datuekin); eta bestetik, auzolanean, urriak 4an, Sagarreta Natur-taldeak jasotako hondakinak erakutsiko dira (datu eta argazkiekin ere).
20/10/2025 - Urduña/Orduña

Trantsizio energetikoari buruz ikasi material birziklatuekin eguzki-labe bat sortuz

Orduener Energia Komunitate Lokaleko kideek energia-trantsizioaren erronkei eta aukerei buruzko tailer bat eskainiko dute, eta horren udal mailako aplikazio praktikoan jarriko dute arreta. Jardueraren baitan, parte-hartzaileek eguzki-labe bat eraikiko dute material birziklatuekin.