Skip to main content

2025eko-edizioa

ASTEKLIMA 2025

Urriaren 17tik 26ra, milaka pertsonak parte hartu zuten Euskadiko Klima eta Energiaren Astean, eta dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartzen zituzten jarduera programa zabalaz gozatu ahal izan zuten.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatu du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin. 

138

Actividades

 

46

Entidades
Locales

43

Otras
Entidades

Ekitaldiak

19/10/2025 - Donostia-San Sebastián

Añarbeko urtegira eta bere inguru ederrera bisita

Bisita honetan Gipuzkoako biztanleriaren % 44 urez hornitzen duen Añarbeko urtegiaren azpiegiturak eta bertan egiten diren maniobrak ezagutuko ditugu,. Azpiegitura horiek klima-aldaketaren ondorioei nola aurre egiten dieten jakingo dugu, arro hidrografikoa kontserbatuz ur-hornidurako sistema horien erresilientzia handitzeko.
19/10/2025 - Irun

Klimaren aldeko jaia Ekoetxea Txingudin

Familia osoarentzat, jarduera, jolas, ibilbide eta sorpresa ugari dituen egun berezi bat. Parte hartu, konektatu naturarekin eta ospatu zure konpromisoa klimaren alde. Ados zaude gure ingurunea zaintzearen eta gizarte solidarioago baten alde egiten duen eredu batekin? Erakutsi mundua hobetu daitekeela benetako keinuekin eta pertsona konprometituekin. Egin bat Ekoetxea Erronkarekin eta ekin orain!
19/10/2025 - Urduña/Orduña

Klima-dietaren tailerra

Tailer hau elikadura-sistemaren ingurumen-inpaktua nola murriztu aztertzean oinarritzen da, horrela klima-aldaketara egokituago dagoen gizarte bat sortzeko.
19/10/2025 - Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena

Klimaren aldeko jaia Ekoetxea Meatzaldean

Familia osoarentzat, jarduera, jolas, ibilbide eta sorpresa ugari dituen egun berezi bat. Parte hartu, konektatu naturarekin eta ospatu zure konpromisoa klimaren alde. Ados zaude gure ingurunea zaintzearen eta gizarte solidarioago baten alde egiten duen eredu batekin? Erakutsi mundua hobetu daitekeela benetako keinuekin eta pertsona konprometituekin. Egin bat Ekoetxea Erronkarekin eta ekin orain!
19/10/2025 - Irun

Klima Azoka Txingudi

Klima-aldaketari aurre egitearen onura ekonomiko eta ingurumenekoak ezagutzeko tailerra, eta herritarrak, enpresak eta komunitateak trantsizio energetikoan orientatzeko.

Eraginkortasun eta jasangarritasun hobekuntzak aurkeztuko dira, hala nola Energia Aurrezteko Ziurtagirien erabilera eta beste dirulaguntza batzuk, baita itzulera ekonomikoa duten neurriak ere: isolamendu termikoa, leiho eraginkorrak, berokuntza-sistemak eta mugikortasun jasangarria.