Skip to main content

2025eko-edizioa

ASTEKLIMA 2025

Urriaren 17tik 26ra, milaka pertsonak parte hartu zuten Euskadiko Klima eta Energiaren Astean, eta dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartzen zituzten jarduera programa zabalaz gozatu ahal izan zuten.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatu du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin. 

138

Actividades

 

46

Entidades
Locales

43

Otras
Entidades

Ekitaldiak

20/10/2025 - Markina-Xemein

Energia berriztagarriei buruzko azalpena, ikastetxean 2

Energia berriztagarriei buruzko azalpena eta ikastetxeko instalazio fotovoltaikora bisita eta azalpena.
20/10/2025 - Urduña/Orduña

Trantsizio energetikoari buruz ikasi material birziklatuekin eguzki-labe bat sortuz

Orduener Energia Komunitate Lokaleko kideek energia-trantsizioaren erronkei eta aukerei buruzko tailer bat eskainiko dute, eta horren udal mailako aplikazio praktikoan jarriko dute arreta. Jardueraren baitan, parte-hartzaileek eguzki-labe bat eraikiko dute material birziklatuekin.
20/10/2025 - Getxo

Liburu-trukea

Liburuak trukatuz, istorioei bigarren bizitza bat ematen diegu, irakurketa partekatua sustatzen dugu eta baliabideen kontsumoa murrizten dugu.
Modu erraz eta dibertigarria da ingurumena zaintzeko, irakurgai berriak aurkitzen ditugun bitartean.
20/10/2025 - Dima

Klima aldaketa hemen dago jada

Jatorri fosileko energiaren erabilerak klima aldaketa areagotu du eta honek ondorio larriak ekarri ditu.