Skip to main content
     

Hondakin Elektronikoen inguruko sentsibilizazio kanpaina

Bestelakoak
La Salle Berrozpeko Goi Mailako Mantentze Elektronikoko ikasleek hondakin elektronikoen kudeaketa arduratsuaren inguruko sentsibilizazio-kanpaina antolatuko eta dinamizatuko dute. Bost egunez, urriaren 20tik 24ra, Andoaingo Goiko Plazan izango da bilketa-gune bat, 11:00etatik 13:00etara, herritar guztientzat zabalik. Bertan entregatu ahal izango dira etxetresna txikiak, mugikorrak, kargagailuak, pilak eta erabilerarik gabeko beste gailu elektroniko batzuk. Bilketa egiteaz gain, ikasleek informazioa eskainiko diete herritarrei: Hondakin elektronikoen ingurumen-inpaktua. Haien kudeaketa eta birziklapen egokiaren onurak. Gailuen berrerabilera eta bigarren bizitza emateko aukerak. Urte osoan zehar non eta nola entregatu gailu horiek Andoainen eta eskualdean. Jarduera hau ASTEKLIMA 2025 – Klima eta Energiaren Astea ekimenaren barruan kokatzen da, eta Andoaingo Udalaren zein Tolosaldea Mankomunitatearen laguntza du.
Organizadores
La Salle Berrozpe
Colaboradores
Andoaingo Udala eta Tolosaldeako Mankomunitatea
Localidad
Andoain
Lugar
Gipuzkoa
Año
2025
Fecha Inicio
Fecha Fin
Translation id
69060
Hora inicio
11:00:00
Hora Fin
13:00:00
nid
25277
Ubicacion
Goiko Plaza, udaletxe parean