Skip to main content

2025eko-edizioa

ASTEKLIMA 2025

Urriaren 17tik 26ra, milaka pertsonak parte hartu zuten Euskadiko Klima eta Energiaren Astean, eta dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartzen zituzten jarduera programa zabalaz gozatu ahal izan zuten.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatu du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin. 

138

Actividades

 

46

Entidades
Locales

43

Otras
Entidades

Ekitaldiak

21/10/2025 - Pasaia

Molinao errekaren laginketa

Iaz, lehenengo aldiz, Pasaiako Udalak, zenbait ingurumen eragileekin indarrak batu eta Aldaketarako Marea izeneko ekimena martxan jarri zuen.
21/10/2025 - Getxo

Esperimentuak biomaterialekin

Ikasi biomaterialak ikertzen eta sortzen! Osagai ezberdinek dituzten portaerak eta erreakzioak ezagutzeko aukera izango da, beraien artean elkartzen direnean, konbinatzerakoan edo bestelako prozesuak egiterakoan.
Esperimentazioaren bidez, material jasangarri eta funtzionalak ekoizteko modu ezberdinak ezagutuko dira, eguneroko bizitzan aplikatu daitezkeenak.
21/10/2025 - Ortuella

Hitzaldia: Liztor asiarraren kudeaketa Ortuellan

Orkatz enpresaren eta Jabi Mazón ortuellarraren eskutik, Asiako liztorrari aurre egiteko eta bertako fauna babesteko egungo eta etorkizuneko erronkak ezagutuko ditugu.
21/10/2025 - Berriatua

Informazio-puntua: Energia aholkularitza

Etxeko energia fakturak ulertu eta berriztagarriei buruzko informazioa:
  • Argindar eta gas fakturak aztertzeko aukera
  • Etxerako instalazio fotovoltaikoaren dimentsionamendua
  • Gasoila eta gasa kentzeko alternatibak
  • Diru-laguntzei buruzko informazioa
21/10/2025 - Donostia-San Sebastián

Euskadiko Klima Narratiben Behatokiaren aurkezpena

Hiru hiriburuek, foru-aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak bat egin dute Euskadiko Klima Narratiben Behatokia abian jartzeko, BlaBlaLab-ek bultzatuta.
Aurkezpena zuzeneko emisioan ere jarraitu ahal izango da.