Skip to main content
     

Ibilbide klimatikoak

Irteera
Herritarrak prozesuaren parte egiteko helburuarekin, babesgune klimatikoak ezagutzera eman eta babesguneen arteko ibilbideak aproposak direla bermatzeko saioa da. Parte hartzaileen aniztasuna bermatzeko, herriko hainbat eragileekin zuzenean kontaktatu da, eta ondoren, deialdia herritar orori zabaldu da. Lanerako erabiliko den dinamika berritzailea izango da. Gehienez 40 parte hartzaile izango dira, lau taldeetan banatuko dira eta Babesgune klimatikoak markatuta dituen Hernaniko mapa bat emango zaie parte-hartzaileei. Bertan, babesgune guztiak markatuta egoteaz gain, talde bakoitzak aztertu behar dituen babesguneak zehaztuko dira. Ondoren, beraiek erabakiko dute nondik egin babesgunetik babesgunerako ibilbidea, honek ere informazioa eskaini dezakeelako. Ibilbidearen ezaugarri ezberdinak baloratuko dira: itzalguneak, zarata maila, segurtasuna, irisgarritasuna, atsegintasun-maila eta naturaren presentzia baloratu beharko dute. Ibilbidearen amaieran hausnarketa partekatu bat burutuko da. Emaitza, ibilbidean identifikatutako behar eta nahiak batzen dituen dokumentu bat sortzea izango da, amaierako hausnarketa elkarbanatuko klabe eta ondorioak ere barne izango dituena.
Organizadores
Hernaniko Udala
Localidad
Hernani
Lugar
Gipuzkoa
Tematica
Año
2025
Fecha Inicio
Translation id
68921
Hora inicio
11:00:00
Hora Fin
13:00:00
nid
24607
Ubicacion
Gudarien plaza 1