Skip to main content

2023ko edizioa

ASTEKLIMA 2023

2023ko edizioa

2023ko irailaren 22tik urriaren 1era, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren laugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, 200 jarduera baino gehiago antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

276

Ekitaldi

 

63

TOKI ERAKUNDE

20

ERAKUNDE PUBLIKO
ETA PRIBATU

EKITALDIAK

26/09/2023 -

Hazilana

Iritsi da udazkena, eta ondorioz, gure baratzeko hainbat hazi jasotzeko garaia da.
26/09/2023 -

Larrialdi Klimatikoa eta energia berriztagarria

Helburua, egun munduan pairatzen dugun fenomenoaren inguruan kontzientzia garatzea da. Datu objetiboez gain, etorkizunean izan ditzakegun ondorioez jabetu eta gure esku dagoenaz hausnartuko dugu.
26/09/2023 -

Lurrari bira egitea ahaztu zitzaionekoa

Klima aldaketak eragiten dituen arazoen inguruko ipuin saioa  Erakunde antolatzailea: ORDIZIAKO UDALA
26/09/2023 -

Street Escape - ELIMINADA

Euskal mitologian oinarritutako "Street scape" zirraragarri honetan, esploratzaile talde bat batzen da guztiok mehatxatzen gaituen arazo larri bati irtenbidea emateko. Mari eta Basajaun bezalako kondairetan inspiratutako igarkizunen bidez, trantsizio energetiko iraunkorra nola bultzatu deskubritzen dute.
26/09/2023 -

Bizikleta mekanika tailerra

Bizikletaren mantenua nola egin ikasteko, ohikoenak diren matxurak nola konpondu eta bizikletaren atal batzuk nola funtzionatzen duten ezagutuko dute partehartzaileek. Bi-hiru begiraleen laguntza egongo da.
26/09/2023 -

Paperezko gorputza, tintazko arima Lab erakusketarekin erlazionatutako egilearen ekintza artistikoa

Material naturalen erabilerak Ángel Peris artista bizi duen errealitate fisikoaz eta kontsumitzen dituen produktuez sentsibilizatzera eraman du, jatorria eta iraunkortasuna zalantzan jarriz. Haren lanek zalantzan jartzen dute planeta bizitzeko eta kultura eta arte garaikidea kontsumitzeko dugun modua, eta balioa ematen diete ingurune fisikoari dagozkion material tradizionalei, tokiko artisautzako berezko tresnei eta praktika piktoriko tradizionalei.