Skip to main content

2023ko edizioa

ASTEKLIMA 2023

2023ko edizioa

2023ko irailaren 22tik urriaren 1era, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren laugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, 200 jarduera baino gehiago antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

276

Ekitaldi

 

63

TOKI ERAKUNDE

20

ERAKUNDE PUBLIKO
ETA PRIBATU

EKITALDIAK

26/09/2023 -

Hazilana

Iritsi da udazkena, eta ondorioz, gure baratzeko hainbat hazi jasotzeko garaia da.
26/09/2023 -

Larrialdi Klimatikoa eta energia berriztagarria

Helburua, egun munduan pairatzen dugun fenomenoaren inguruan kontzientzia garatzea da. Datu objetiboez gain, etorkizunean izan ditzakegun ondorioez jabetu eta gure esku dagoenaz hausnartuko dugu.
26/09/2023 -

Lurrari bira egitea ahaztu zitzaionekoa

Klima aldaketak eragiten dituen arazoen inguruko ipuin saioa  Erakunde antolatzailea: ORDIZIAKO UDALA
26/09/2023 -

Klima-aldaketa: Ozeanografiaren eta eremu polarren garrantzia

Hitzaldian, klima-aldaketari buruzko alderdi fisikoak azalduko dira, eta Klima Aldaketaren Nazioarteko Panelaren 6. txostenean argitaratutako emaitzak azpimarratuko dira. Datu orokor horiek eremu polarrekin erlazionatuko dira, eta haien garrantzi orokorra azalduko da, eremu polarretara egindako bidaietan izandako esperientziak kontatuz.
26/09/2023 -

Zine emanaldia: The biggest little farm

2011n, John Chester dokumentalen zuzendariak eta bere emazteak, Molly Chester chef profesionalak, erabaki garrantzitsu bat hartu zuten: beren lanak uztea eta Los Angeles iparraldeko landa-eremura aldatzea baserri bat landatzeko. Erakunde antolatzailea: Hernaniko Udala Data eta ordutegia: Data: 2023-09-26 Ordua: 19:00 etan Iraupena: 91 minutu Kokapena: Hernaniko Biteri Kultur etxean Nori zuzenduta dago? Adin guztientzako Ekitaldian egingo den hizkuntza: Jatorrizko hizkuntza azpitituloekin
26/09/2023 -

KLIMA ALDAKETA ARINTZEA: ERAIKINEN BEROKUNTZA SISTEMA ERAGINKORRAK EZAGUTZEKO TAILERRA

Nahiz eta aldian-aldian berokuntza-sistema mota jakin bat "modan" jarri, egia esan, sistemarik eraginkorrena zein den jakiteko, hainbat alderdi aztertu behar dira: etxebizitza mota, jada instalatuta dauden aparatu edo hodiak, etxebizitzaren erabilera, etab.