Skip to main content

2023ko edizioa

ASTEKLIMA 2023

2023ko edizioa

2023ko irailaren 22tik urriaren 1era, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren laugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, 200 jarduera baino gehiago antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

276

Ekitaldi

 

63

TOKI ERAKUNDE

20

ERAKUNDE PUBLIKO
ETA PRIBATU

EKITALDIAK

26/09/2023 -

Eman bigarren bizitza zure hondakinei

Berreskuratutako objektuen erakusketa baten barruan, power point hitzaldia eta tailer praktikoa ehungintza egiteko, hala nola poltsak, panpinak, koadroak… Erakunde antolatzailea: Añanako Kuadrilla Erakunde laguntzailea: Elder Medio Ambiente Data eta ordutegia: Data: 2023-09-26 Ordua: 18:00 etan Iraupena: 90 minutu Kokapena: GIZARTE ETXEA (Zuhatzu Kuartango) Nori zuzenduta dago? Publikoa oro har - mugarik gabe. Ekitaldian egingo den hizkuntza: Euskaraz/Gaztelaniaz Izena ematea:
26/09/2023 -

Bisita gidatua Algorri

Itsas irteera labur honek Geoparkeko kostaren edertasuna erakutsiko digu; batez ere, Zumaiako flyscheko gune ikusgarrienak.
26/09/2023 -

Faktura elektrikoa eta aurrezteko neurriak azaltzeko tailerra

Elektrizitatearen faktura azaltzen duen tailerra da. Bertan, parte-hartzaileek beren faktura interpretatzeko eta aurrezteko informazio teorikoa eta praktikoa jasoko dute.
26/09/2023 -

Jantzigintza jasangarria (tailerrak eta eztabaida-saioa)

Bakeroekin poltsak egiteko tailerra, arropa konpontzeko eta eraldatzeko tailerra eta jantzigintza jasangarriaren inguruko eztabaida-saioa  Erakunde antolatzailea: Beasaingo Udala Data eta ordutegia: Data: 2023-09
26/09/2023 -

Bizikleta mekanika tailerra

Bizikletaren mantenua nola egin ikasteko, ohikoenak diren matxurak nola konpondu eta bizikletaren atal batzuk nola funtzionatzen duten ezagutuko dute partehartzaileek. Bi-hiru begiraleen laguntza egongo da.
26/09/2023 -

Paperezko gorputza, tintazko arima Lab erakusketarekin erlazionatutako egilearen ekintza artistikoa

Material naturalen erabilerak Ángel Peris artista bizi duen errealitate fisikoaz eta kontsumitzen dituen produktuez sentsibilizatzera eraman du, jatorria eta iraunkortasuna zalantzan jarriz. Haren lanek zalantzan jartzen dute planeta bizitzeko eta kultura eta arte garaikidea kontsumitzeko dugun modua, eta balioa ematen diete ingurune fisikoari dagozkion material tradizionalei, tokiko artisautzako berezko tresnei eta praktika piktoriko tradizionalei.