Skip to main content

2023ko edizioa

ASTEKLIMA 2023

2023ko edizioa

2023ko irailaren 22tik urriaren 1era, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren laugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, 200 jarduera baino gehiago antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

276

Ekitaldi

 

63

TOKI ERAKUNDE

20

ERAKUNDE PUBLIKO
ETA PRIBATU

EKITALDIAK

26/09/2023 -

Ipar Poloa salbatzera goaz eta Klima aldaketaren inguruko antzararen jokoa

Bi joku proposatzen dira:
- Klima Aldaketaren inguruan sentsibilizazioa handitzeko: Antzararen jolasa du oinarri baina parte-hartzaileek, taldetan banatuta, dadoa bota ondoren aurrera egin ahal izateko, dinamizatzaileek planteatutako galderari ongi erantzun beharko diote (oker erantzunez gero hurrengo taldera pasako da txanda). 7 urtetik 12 urtera bitarteko haurrei zuzendutako ekintza da (izena ematen duten haurren arabera egokituta daude jokoan aurrera egiteko planteatzen diren galderak).
26/09/2023 -

Klima-aldaketa: Ozeanografiaren eta eremu polarren garrantzia

Hitzaldian, klima-aldaketari buruzko alderdi fisikoak azalduko dira, eta Klima Aldaketaren Nazioarteko Panelaren 6. txostenean argitaratutako emaitzak azpimarratuko dira. Datu orokor horiek eremu polarrekin erlazionatuko dira, eta haien garrantzi orokorra azalduko da, eremu polarretara egindako bidaietan izandako esperientziak kontatuz.
26/09/2023 -

Zine emanaldia: The biggest little farm

2011n, John Chester dokumentalen zuzendariak eta bere emazteak, Molly Chester chef profesionalak, erabaki garrantzitsu bat hartu zuten: beren lanak uztea eta Los Angeles iparraldeko landa-eremura aldatzea baserri bat landatzeko. Erakunde antolatzailea: Hernaniko Udala Data eta ordutegia: Data: 2023-09-26 Ordua: 19:00 etan Iraupena: 91 minutu Kokapena: Hernaniko Biteri Kultur etxean Nori zuzenduta dago? Adin guztientzako Ekitaldian egingo den hizkuntza: Jatorrizko hizkuntza azpitituloekin
27/09/2023 -

Informazio-jardunaldia: Energiaren prezioen igoerak

Herritarrentzako jardunaldi informatiboa, energia-egoera aldakorraren eta energiaren prezioen igoeren ondorioz biztanleriak eskatzen duelako. Erakunde antolatzailea: Markina-Xemeingo udala Erakunde laguntzailea: EZE Barrizar Data eta ordutegia: Data: 2023-09-27 Ordua: 16:30 etan Iraupena: 2 ordu Kokapena: Jubilatuen lokala Nori zuzenduta dago? Udalerriko biztanleria
27/09/2023 -

Barakaldoko Ramón Rubial Lorategi Botanikora gidatutako bisita (gaztelaniaz)

Ramón Rubial Lorategi Botanikoan paseo atsegina eman bitartean, txokoak ezagutu eta bertako florari buruz ikasiko dugu.  Erakunde antolatzailea:
27/09/2023 -

Klima-aldaketaren aurkako haziak - ELIMINADA

 Tailer honetan, modu praktikoan azalduko dira gune txikietan lorategi jangarria sortzeko behar diren metodologia, pausoak eta baliabideak. Adinekoen beharretara egokituko da ere.