Skip to main content

2023ko edizioa

ASTEKLIMA 2023

2023ko edizioa

2023ko irailaren 22tik urriaren 1era, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren laugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, 200 jarduera baino gehiago antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

276

Ekitaldi

 

63

TOKI ERAKUNDE

20

ERAKUNDE PUBLIKO
ETA PRIBATU

EKITALDIAK

25/09/2023 -

Klima-aldaketa: Ozeanografiaren eta eremu polarren garrantzia

Hitzaldian, klima-aldaketari buruzko alderdi fisikoak azalduko dira, eta Klima Aldaketaren Nazioarteko Panelaren 6. txostenean argitaratutako emaitzak azpimarratuko dira. Datu orokor horiek eremu polarrekin erlazionatuko dira, eta haien garrantzi orokorra azalduko da, eremu polarretara egindako bidaietan izandako esperientziak kontatuz.
25/09/2023 -

Gorbeialdean behib

Gorbeialdeko kuadrilla aurtengo Asteklimara batzen da. Ekimen honek, herritarrak beharrezko trantsizio energetikoaren eta klimatikoaren aurrean kontzientziatzea eta mobilizatzea du helburu. Irailaren 25 tik 30era, online lehiaketa bat abiaraziko dugu, sare sozialen bidez. Lehiaketa honetan parte hartzeko nahikoa da sare sozialetan jarraitzea eta egunero egingo diren galderei erantzutea. Galdera bakoitzak lau erantzun posible izango ditu, eta horietako bat bakarrik da zuzena.
25/09/2023 -

Agenda 2030 eta Garapen Jasangarriko helburuei buruzko saio praktikoa udalerriko ikastetxeetan

Ikastetxeetan energia eta garapen jasangarriari buruzko saio didaktiko eta saio praktikoak, batez ere energiaren arloari dagokionean. Erakunde antolatzailea: Gernika-Lumoko udala Erakunde laguntzailea: EKO OIZ ELKARTEA Data eta ordutegia: Data: 2023-09-25, 26, 27, 28 eta 29 Ordua: 09:00 etan Iraupena: 5 ordu Kokapena: Gernika-Lumoko lehen hezkuntzako ikastetxeak: San Fidel, Seber Altube, Allende Salazar, CEP Barrutia y Mertzede Nori zuzenduta dago? Ger
26/09/2023 -

Street Escape - ELIMINADA

Euskal mitologian oinarritutako "Street scape" zirraragarri honetan, esploratzaile talde bat batzen da guztiok mehatxatzen gaituen arazo larri bati irtenbidea emateko. Mari eta Basajaun bezalako kondairetan inspiratutako igarkizunen bidez, trantsizio energetiko iraunkorra nola bultzatu deskubritzen dute.
26/09/2023 -

Bizikleta mekanika tailerra

Bizikletaren mantenua nola egin ikasteko, ohikoenak diren matxurak nola konpondu eta bizikletaren atal batzuk nola funtzionatzen duten ezagutuko dute partehartzaileek. Bi-hiru begiraleen laguntza egongo da.
26/09/2023 -

Paperezko gorputza, tintazko arima Lab erakusketarekin erlazionatutako egilearen ekintza artistikoa

Material naturalen erabilerak Ángel Peris artista bizi duen errealitate fisikoaz eta kontsumitzen dituen produktuez sentsibilizatzera eraman du, jatorria eta iraunkortasuna zalantzan jarriz. Haren lanek zalantzan jartzen dute planeta bizitzeko eta kultura eta arte garaikidea kontsumitzeko dugun modua, eta balioa ematen diete ingurune fisikoari dagozkion material tradizionalei, tokiko artisautzako berezko tresnei eta praktika piktoriko tradizionalei.