Skip to main content
     

ZIRKULARRAK: Bisita gidatuak

Bisita gidatua
Euskadi aitzindaria izan da ingurumen-irizpideak aplikatzeari dagokionez, produktuen hasierako diseinu- eta garapen-etapetatik, eta erreferente gisa finkatu da Europako hegoaldean, bereziki, industriaren esparruan. Ibilbide horrek hamar sektoretatik etorritako produktu zirkularrak izatea ahalbidetu du. Zehazki, honako sektore hauetatik: makineria, metalurgia, garraioa, altzarigintza, automobilgintza, kontsumo-ondasunak, kimika, elikadura, elektronika eta eraikuntza-materialak.   IHOBEk antolatua, Zirkularrak-Circulares erakusketa Euskadin sortutako 150 produktu zirkular baino gehiagoren ingurukoa da. Erakusketak bizitza-zikloaren ikuspegia duten ekodiseinuko metodologiak aplikatu dituzten eta, beraz, ingurumen-inpaktua nabarmen murriztu duten produktu ugariren ikuspegia eskaintzen du. Bisita ezazu!   Erakunde antolatzailea: Ihobe Data eta ordutegia: Data: Irailak 25, 27 eta 29  Ordua: 25: 19:00-20:00 27/29: 19:30-20:30  Kokapena: Konekta-La Perrera  Sabino Arana 50 – Basurto  Nori zuzenduta dago? Edonor Parte-hartzaile kopurua: Gehienez 35  Ekitaldian egingo den hizkuntza: Euskaraz/Gaztelaniaz Izena ematea: 661 73 12 94 | Info.konekta@bilbao.eus. 
Lugar
Bizkaia
Año
2023
Fecha Inicio
Fecha Fin
Translation id
26835
nid
16655
Ubicacion
Bilbao