Skip to main content

2023ko edizioa

ASTEKLIMA 2023

2023ko edizioa

2023ko irailaren 22tik urriaren 1era, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren laugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, 200 jarduera baino gehiago antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

276

Ekitaldi

 

63

TOKI ERAKUNDE

20

ERAKUNDE PUBLIKO
ETA PRIBATU

EKITALDIAK

25/09/2023 -

Faktura elektrikoa eta aurrezteko neurriak azaltzeko tailerra

Elektrizitatearen faktura azaltzen duen tailerra da. Bertan, parte-hartzaileek beren faktura interpretatzeko eta aurrezteko informazio teorikoa eta praktikoa jasoko dute.
25/09/2023 -

Precious Plastic

Hondakinen metaketak, plastikoak bereziki, eragin nabarmena du klima-aldaketan: plastikoen ekoizpenak eta deskonposizioak berotegi-efektuko gasak askatzen dituzte, eta horrek berotze globala eragiten du. Precious Plastic plastiko erabiliei bigarren bizitza bat nola eman zabaltzen duen mundu mailako mugimendua da.
25/09/2023 -

Klima-aldaketari aurre!

Erakusketa didaktiko honetan, 18 horma-irudien bidez, klima-aldaketaren eragileak, eraginak eta konponbideak biltzen dira, arazo horri buruzko xehetasunak herritarrei erraz helarazteko. Erakusketa osatzeko, Eibarko Udalaren informazio-posterra diseinatuko da.
26/09/2023 -

Konpontzen Ikasi

Tailer honetan, eskualdeko gazteak bizikleta beren kabuz konpontzeko gai izan daitezen oinarri mekanikoak ezagutarazten dira.
26/09/2023 -

KLIMA ALDAKETA: Uraren eta Lurraldearen ikuspegitik

Hitzaldia Iñaki Antigüedad hidrogeologoaren eskutik, egungo eta etorkizuneko erronkak zeintzuk diren ezagutuko ditugu eta mehatxu nagusiak identifikatzen saiatuko gara. Erakunde antolatzailea: Ataungo Udala Erakunde laguntzailea: OTSOTARRAK elkartea Data eta ordutegia: Data: 2023-09-26 Ordua: 18:30 etan Iraupena: Ordu 1 Kokapena: Ataungo
26/09/2023 -

Birziklatutako materialekin musika tresnak eraikitzeko tailerra

Zaborrari bigarren erabilera bat emateko eta honen bidez, gure kontsumo ohiturak berrikusi eta ingurumena zaintzeko beste ikuspuntu bat emateko.
Partehartzaileen adin eta espazio ezberdinei moldatutako tailerrak dira, non material ezberdinen akustika erakusten dugun, eta nola haiekin mota askotako musika tresnak eraiki (haizezko , perkuziozko edota sokazkoak).
Erakunde antolatzailea: Urkabustaiko Udala
Erakunde laguntzailea: Urkabustaiz Musika Eskola