Skip to main content
     

Klima-aldaketari aurre!

Erakusketa
Erakusketa didaktiko honetan, 18 horma-irudien bidez, klima-aldaketaren eragileak, eraginak eta konponbideak biltzen dira, arazo horri buruzko xehetasunak herritarrei erraz helarazteko. Erakusketa osatzeko, Eibarko Udalaren informazio-posterra diseinatuko da. Poster horren bidez, herritarrek jakin ahal izango dute berotegi-efektua eragiten duten gasen emisio-sektore nagusiek azken urteotan izandako joera, udal-jarduerari lotutako karbono-aztarna eta Udalak arlo horretan azken urteetan egin dituen jarduera nagusiak. Hilaren 25ean eta 26an ikusi ahal izango da, eta ikastetxeei parte hartzera gonbidatuko zaie. Erakusketa osatzeko eta haurrek parte hartzeko, 25eko arratsaldean klima-aldaketari buruzko joko bat antolatuko da.   Erakunde antolatzailea: Eibarko Udala  Data eta ordutegia: Data: 2023-09-25 Ordua: 18:00 etan Iraupena: Egun osoa Kokapena: Errebal plaza Nori zuzenduta dago? Herritarrak oro har Izena ematea: ingurumena@eibar.eus 
Lugar
Gipuzkoa
Año
2023
Fecha Inicio
Fecha Fin
Translation id
26383
nid
14577
Ubicacion
Eibar