Skip to main content

2023ko edizioa

ASTEKLIMA 2023

2023ko edizioa

2023ko irailaren 22tik urriaren 1era, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren laugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, 200 jarduera baino gehiago antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

276

Ekitaldi

 

63

TOKI ERAKUNDE

20

ERAKUNDE PUBLIKO
ETA PRIBATU

EKITALDIAK

25/09/2023 -

Xaguxaharrentzako etxeak!

DBHko ikasleei zuzendutako tailer honetan, xaguxaharrentzako egur-etxeak eraikitzeko modua ezagutu eta praktikan jartzeko aukera izango duzue. Tailer honek egur kontratxapatuarekin kaxa moduko etxeak egiteko prozesu osoa garatuko du, tresna digital (3D inprimagailu, CNC fresagailu, laser, eta abar) zein tradizionalak erabiliaz.
25/09/2023 -

Perkusio tailerra material birziklatuekin

BIRZIKLATUTAKO MATERIALEKIN MUSIKA TRESNAK ERAIKITZEKO TAILERRAK, zaborrari bigarren erabilera bat emateko eta honen bidez, gure kontsumo ohiturak berrikusi eta ingurumena zaintzeko beste ikuspuntu bat emateko. 
25/09/2023 -

Lurrari bira egitea ahaztu zitzaionekoa

Lurrari bira egitea ahaztu zaio: horregatik planeta erdia egunez bizi da erabat, eta beste erdia gauez, egoera honek arazo oso larriak sortzen dituelarik. Irtenbidea aurkitzeko gai izango al gara? Erakunde antolatzailea: Errenteriako udala Erakunde laguntzailea: Eusko Jaurlaritza Data eta ordutegia: Data: 2023-09-25 Ordua: 17:30 etan Iraupena: 45 minutu Kokapena: Lekuona Kultur Zentroa. 1.
25/09/2023 -

ZIRKULARRAK: Bisita gidatuak

Euskadi aitzindaria izan da ingurumen-irizpideak aplikatzeari dagokionez, produktuen hasierako diseinu- eta garapen-etapetatik, eta erreferente gisa finkatu da Europako hegoaldean, bereziki, industriaren esparruan. Ibilbide horrek hamar sektoretatik etorritako produktu zirkularrak izatea ahalbidetu du.
25/09/2023 -

Faktura elektrikoa eta aurrezteko neurriak azaltzeko tailerra

Elektrizitatearen faktura azaltzen duen tailerra da. Bertan, parte-hartzaileek beren faktura interpretatzeko eta aurrezteko informazio teorikoa eta praktikoa jasoko dute.
25/09/2023 -

Precious Plastic

Hondakinen metaketak, plastikoak bereziki, eragin nabarmena du klima-aldaketan: plastikoen ekoizpenak eta deskonposizioak berotegi-efektuko gasak askatzen dituzte, eta horrek berotze globala eragiten du. Precious Plastic plastiko erabiliei bigarren bizitza bat nola eman zabaltzen duen mundu mailako mugimendua da.