Skip to main content
     

Klima-aldaketa: Ozeanografiaren eta eremu polarren garrantzia

Hitzaldia
Hitzaldian, klima-aldaketari buruzko alderdi fisikoak azalduko dira, eta Klima Aldaketaren Nazioarteko Panelaren 6. txostenean argitaratutako emaitzak azpimarratuko dira. Datu orokor horiek eremu polarrekin erlazionatuko dira, eta haien garrantzi orokorra azalduko da, eremu polarretara egindako bidaietan izandako esperientziak kontatuz. Eskala globalean gertatzen ari diren aldaketak eskala lokaleko adibideekin erakutsiko dira (estatukoak eta probintziakoak). Bizitako esperientziak erabiliz, ikerketa-ontzi batean bizitza nolakoa den azalduko da (prestaketak, errutinak, lana). Eztabaidan, klima-aldaketari eta ikerketa-ontzi bateko bizitzari buruzko erantzunak iritzi pertsonalatik emango dira.  Erakunde antolatzailea: Zornotzako Udala  Data eta ordutegia: Data: 2023-09-25 Ordua: 18:00 etan Iraupena: 2 ordu Kokapena: Zelaieta zentroa (Zornotza) Nori zuzenduta dago? 10 eta 14 urte bitarteko gazteak Ekitaldian egingo den hizkuntza: Euskaraz/Gaztelania Izena ematea: imunoz@amorebieta.eus   
Lugar
Bizkaia
Año
2023
Fecha Inicio
Translation id
26772
Hora inicio
18:00:00
nid
16315
Ubicacion
Zornotza